MUSIKA

RAZAS (TONI CANTÓ)
"Teatroa ezin da entretenimendu hutsa izan"
JACK LAWSON ‘RAZAS’-EKO PERTSONAIA NAGUSIA DA. ESKRUPULURIK GABEKO ABOKATUA DA ETA EMAKUME BELTZ BAT BORTXATZEAZ AKUSATUTAKO GIZON ZURIA DEFENDITU BEHAR DU. BAINA EZ ZAIO BATERE AXOLA ERRUDUNA DEN HALA EZ: DIRUAGATIK DEFENDITUKO DU. TONI CANTO (VALENTZIA, 1965) ANTZEZLE ETA ANTZERKI-EKOIZLEAK EZ ZUEN BI ALDIZ PENTSATU TESTUA ANTZERKIRA ERAMATEKO ERABAKIA HARTZEKO. DAVID MAMET (BESTEAK BESTE ‘EL CARTERO SIEMPRE LLAMA DOS VECES’ IDATZI DU) DA HAREN EGILEA, AZKEN HAMARKADETAKO ANTZERKIGILERIK ONENETAKOA.

Galdera. Zer ikusi zenuen obra honen testuan, eszenatokira eramateko erabakia hartzeko? 

Erantzuna. Mamet balio ziurra da, iragan mendearen bukaerako eta honen hasierako antzerki-idazlerik garrantzitsuenetarikoa. Idazle gisa, bere pertsonaietako bat antzeztu nahi izan dut beti, politikoki batere egokiak ez direlako eta teknikari dagokionez ezaugarri bereziak dituztelako. Obra berrirakurtzen ari nintzela, gauza garrantzitsu batzuei buruz ari zela ikusi nuen, adibidez aurreiritziak, arrazakeria eta sistema judizial amerikarrarekiko kritika basati eta beharrezkoa; baina kritika hori espainiar sistemari ere aplika dakioke, hemen ere ez gaudelako han baino hobeto. Idazkuntzari dagokionez saio bikaina iruditu zitzaidan eta beraz merezi zuela hura aurrera eramatea.

G. Eta berdin funtzionatzen du Estatu Batuetan eta hemen?

E. Erabat berdin. Antzokitik irtetean, ikusleek eztabaida biziak izaten dituzte eta eserlekuan deseroso sumatzen zaie modu desegokian eta oso beharrezkoan esaten diren zenbait gauza entzuten dituztenean. Gaur egun politikoki egokiaren kultura oso sustraiturik dago eta Mametek hori kritikatzen du. Gaur egungo antzerkian, beltza ezin da gaiztoa izan arrazista zarelako, emakumea ere ez matxista zarelako eta gaya ere ez orduan homofoboa zarelako. Eta azkenean oso erraz aurreikusten da obretan gertatzen den guztia. Ildo horretan, bestela esatera ausartzen ez garen gauza asko esaten ditu obra honek, eztabaidarako bide aberasgarriak zabalduz.

G.  Zelan sentitzen zara Jack Lawsonen larruan?

E. Gizontxo bitxia da. Etikarik gabeko marrazo-abokatua da eta bost axola zaio defenditu behar duena erruduna den ala ez; ondo kobratzea besterik ez zaio interesatzen. Horrelako paper bat antzeztea oso gustagarria da.

G.  Eta zeintzuk dira pertsonaiaren zailtasun nagusiak?

E. Testu luzea da eta elkarrizketak ulergaitzak dira batzutan. Lehenengo erronka pertsonaia ondo ulertzea zen, zer esaten zuen eta zergatik esaten zuen.

G. Eta ikusleentzat ere zaila izaten da ulertzea?

E. Arazorik gabe ulertzen da. Ikuskizun komertziala da, hitzaren zentzu onean. Nire ustez antzerkian entretenimendu hutsa baino zerbait gehiago eskatu behar zaigu, edo hori da behintzat niri interesatzen zaidan antzerkia; eta obra honek ugari du horretatik.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egi... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
ROCK IZAR
Plateruena–Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketako kontzertuak datorren larunbatean, maiatzaren 2an, abiat... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Fest 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean itzuliko da Amurriora, bere proposamena sen... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
AREATZA FEST
Areatzako kuadrilla baten ekimenetik sortu zen 'Areatza Musik&Beer', musika eta artisau-garagardoa uztartzen dituen jaialdi b... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa ireki zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Eta... (gehiago irakurri)
BBK LIVE
Bilbao BBK Live jaialdiak 2026an bere 20. urteurrena ospatuko du, musikaz, komunitatez eta kulturaz beteriko bi hamarkadak ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago