MUSIKA

DINERO
Rock talde bihurtutako ametsa

Hau Hollywood-eko pelikula bat balitz, gidoi on baten aurrean egongo ginateke: hiri handira (Madril kasu honetan) rock-talde bat sortzeko ametsaren bila joandako hiru mutil gazteren abentura. Zine-industriako gidoigileek haien istorioaren eskubideak erosi bitartean, hezur-haragizko rock talde bikain baten aurrean gaude; proiektuarekin erabateko lotura sentitzen duten hiru musikarik sortutako erritmo-makina.

Dinero azken 20 urteotako abangoardiako rock-aren nahastura da, grunge-ren gordintasunak erritmo dantzagarriekin bat egiten duen eremuan sortua. Eta hori guztia erabateko naturaltasunez lortu dute Ekain Elortza (batería), Ruben Gimenez (baxua) eta Sean Marholm-ek (gitarra eta ahotsa). “Berez sortu zen nahasketa hori. Elkartu ginenean musika bera entzuten hazi ginela ohartu ginen berehala, eta eragin horien artean zeuden Franz Ferdinand, Foo Fighters eta Muse bezalako musikariak”, azaldu du Ekain Elortza berriztarrak.

Taldeak disko bakarra du merkatuan (‘Dinero’, 2009) eta bigarrena kaleratu nahi du 2011ko bukaerarako. Bien bitartean, zuzenean entzutea gomendatzen dizugu, merezi du-eta.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DNR
Sean Sherlom-ek (gitarra), Ekain Elorzak (bateria) eta Ruben 'Rubi' Gimenezek (baxua) osatzen dute Dinero, bira honetan 'DNR'... (gehiago irakurri)
DNR
Dinero Ekain Elortza bateria-jotzaile berriztarraren taldea da. Aire dantzagarriz zipriztindutako pop-rock bikaina, erritmo i... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago