MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

DINERO
DNR
"Kontzerturik gabe ezerk ez luke zentzurik izango"
2014-10-28

Galdera. 'DNR' zuzenean grabatu duzue estudioan. Zergatik aukeratu duzue bide hori?
E. 'Año Perro' argitaratu genuen unetik beretik, argi genuen hurrengo diskoa indartsuagoa izan behar zela, zuzenagoa, eszenatokian garenari enfokatua. Hori gogoan genuela hasi ginen abesti berriak konposatzen. Bestalde, Seanen aspaldiko lagun batek deitu zigun esateko estudioa zabaldu zuela Oiartzunen eta hura ikustera gonbidatu gintuen. Hantxe itxi zen zirkulua. Mecca estudioko grabaketa estudiora sartu ginenean argi ikusi genuen bertan zuzenean grabatu behar genuela diskoa.

G. Nolako esperientzia izan da? Talde gisa hazten lagundu dizue?
E. Talde gisa genituen beldurrak kentzen eta musikari gisa gure buruarengan konfiantza izaten lagundu digu. Zalantzarik gabe, grabatzerakoan gehien gozatu dugun diskoa izan da eta bira prestatzeko lehen entseguetan argi ikusi dugu ondo egin dugula bide hau hartuta. Lehen bi diskoak grabatu ondoren, abestiak birmoldatu egin behar genituen zuzenean jotzeko, baina orain ez da beharrezkoa izan. Hasieratik argi izango dugu guztia; abestiak jotzeko arazorik ez dugula izango igarri dugu.
 G. Nolako eboluzioa izan du taldeak aurreko lanen aldean?
E. Orokorrean, diskoaren tonua aurreko biak baino oldarkorragoa eta azkarragoa da. Horri esker, 'Autoafirmación' bezalako kantu ia akustiko bat sartu ahal izan dugu. Pixkanaka 90eko hamarkadako eraginak barneratzen ari gara, gaur egun entzuten dugun musikaren ordez. Gure soinuan bide berria ireki dugula uste dugu eta bertatik jarraitzeko gogoa dugu.
 G. Atentzioa eman digu aurkezpen-kliparen gordintasunak. Pozik zaudete emaitzarekin?
E. Aurrekontu txikia izaten dugu bideoklipak egiteko, beraz pozik gaude argitaratze hutsarekin. Dena den, zerbait deigarria bilatzen dugu beti. Batzuetan emaitza hobea izaten da, besteetan eskasagoa, baina ahal dugun onena egiten saiatzen gara.
G. Zuen abestietako batzuek taldearen hasierako tonu 'dantzagarriari' eusten diote oraindik. Nondik dator eragin hori?
E. Egia da gure lehen diskoak rock abesti 'dantzagarri' asko zituela, baina disko honetan ia erabat baztertu dugu gure soinuaren alderdi hori. 'Duelo de Titanes' izan daiteke horietako bat. Aurreko diskoak dantzagarriagoak ziren, baina zerbait geratzen da oraindik.

G .Diskoa zuzenean aurkeztu behar duzue orain. Gehien gozatzen duzuen zatia da hori?
R. Argi dago eszenatokietan izugarri gozatzen dugula eta kontzerturik gabe taldeak ez zuela bi urte ere iraungo. Zuzeneko taldea gara zalantzarik gabe, baina lan handia egiten dugu diskoak grabatzeko ere. Konposatzeko garaian buelta asko ematen dizkiegu kantuei eta oso zorrotzak gara grabatzerakoan. Baina kontzertuen erraietako alderdi hori gabe, gainontzekoak ez luke zentzurik izango.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DNR
DNR
Sean Sherlom-ek (gitarra), Ekain Elorzak (bateria) eta Ruben 'Rubi' Gimenezek (baxua) osatzen dute Dinero, bira honetan 'DNR'... (gehiago irakurri)
Dinero Ekain Elortza bateria-jotzaile berriztarraren taldea da. Aire dantzagarriz zipriztindutako pop-rock bikaina, erritmo i... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago