MUSIKA

LYDIA LOVELESS
Laztana bezain gozoa, crocheta bezain indartsua
Lyidia Ohioko herri batean hazi zen, musika denborapasa eta amorrurako ihesbide zuela. Ahots bikainaz hornitutako hogeitaka urteko abeslaria da gaur egun. Folk rock, alt country eta rockabilly zipriztinak ageri dira jada bi album argitaratu duen eta entzun beharko zenukeen songwriter-aren lanetan.

 

Hogeitaka urte izanik, estatubatuar abeslari, gitarrista eta konpositoreak indarra barra-barra du. Bere diskoak entzuten dituzunean, alt country-a rockabillyarekin nahasten dela, folka banjo eta biolin moldaketetan lehertzen dela, 'pedal-steel'-ak sakontasuna gehitzen duela eta gitarren elektrizitateak multzoari eusten diola ikusten duzu. Baina Lydiaren ahotsa nabarmentzen da bereziki, musika mota bakoitzak behar duen tinbrearekin, laztan baten gozotasunarekin eta crochet baten potentziarekin.
 
Horrela indarra bereganatzen dute bide erratuei, harrotasunari, bikote-liskarrei eta botilarekiko amodioei buruzko kantuek. Jarioa eta lotsagabekeria sobera ditu lehen entzunaldian harrapatzen zaituen artistak; bere adinari ez dagozkion patxada eta background-a nabaritzen zaizkio. Zerikusia izango du familiaren etxaldean igarotako haurtzaroak eta aitaren tabernak emandako arratsaldeek. Bere bi albumetan sumatzen da Lydiaren handitasuna. Gainerakoa, bila ezazu bere zuzeneko gomendagarrian.  

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SOMEWHERE ELSE
24 urte besterik ez dituela, abeslari, gitarrista eta konpositore estatubatuarra hirugarren albuma aurkezten ari da zuzenean,... (gehiago irakurri)
LYDIA LOVELESS
Lyidia Ohioko herri batean hazi zen, musika denborapasa eta amorrurako ihesbide zuela. Ahots bikaineko hogeitaka urteko abesl... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago