MUSIKA

LA SONRISA ETRUSCA
Hector Alterio eta Julieta Serranoren irribarrea
Badira muntaia hau antzezlan aparta bihurtzen duten zenbait arrazoi: Batetik, jatorrizko testua, Jose Luis Sampedro idazle eta ekonomistak idatzia. Bestetik, bi antzezle nagusiak, Hector Alterio eta Julieta Serrano. Hori guztia Jose Carlos Plazaren zuzendaritzapean, samurtasunez eta sentiberatasunez jositako ikuskizun batean.

Badira muntaia hau antzezlan aparta bihurtzen duten zenbait arrazoi: Batetik, jatorrizko testua, Jose LuisSampedro idazle eta ekonomistak idatzia. Bestetik, bi antzezle nagusiak, Hector Alterio eta Julieta Serrano. Hori guztia Jose Carlos Plazaren zuzendaritzapean, samurtasunez eta sentiberatasunez jositako ikuskizun batean.

‘La sonrisa etrusca’ liburuaren antzerki-moldaketa honek oinarri hartu duen jatorrizko eleberriaren autorea bera, Jose Luis Sanpedro idazlea, hunkiarazi zuen estreinaldi egunen. Hala dakar gogora Julieta Serrano antzezleak, antzezlanaren protagonista nagusia Hector Alteriorekin batera. Eszenatokiko bi munstro horiek Bruno partisau zaharraren istorioa birsortu dute, bizitzaren hondarrean bihotza berriz zabalduko duena hamahiru urteko iloba ezagutzean.

“Printzipioz harritu ninduen eleberri hau antzerkirako egokitzeak, oso zaila iruditzen zitzaidalako. Antzezlanaren testua bidali zidatenean, berriz,zailena hura antzeztea izango zela pentsatu nuen”,  azaldu du antzezleak berak.

Jose Carlos Plaza zuzendariak jatorrizko testua egokitu du “lanaren esentzia” jasoz, antzezle protagonistak nabarmendu duenez. “Gizon zakar baten bizipenei buruzko fabula zoragarria bailitzan ikusi du beti testua; maitasunaren bidez, eta gaixorik egon arren, egun bakoitza alaitasunez bizitzenikasiko duena”, gehitu du.

Ikusleek ‘La sonrisa etrusca’ berria ikusiko dute, zuzendariak pertsonaien giza-alderdia nabarmendu nahi izan du eta. “Esaten zigun: ez da drama, komediabaizik”, aipatu du Serranok. Hitzordu gomendagarria bai jatorrizko eleberria irakurri dutenentzat eta bai, zalantzari gabe, emanaldia amaitutakoan haren bila joango direnentzat. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago