MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

FERMIN MUGURUZA
Lehoi Asmatikoaren aztarna ezabagaitza
Fermin Muguruzak 30 urte egin ditu musikagintzan eta ondoen dakien moduan ospatu nahi du: eszenatokian. Kontrakantxa taldeko bederatzi musikariekin batera egingo du, 'Radar FM 1999-2013' bildumako abestiak moldatuz hainbat herrialde eta kontinentetan. Urteko biretako bat.

 

Fermin Muguruzak aztarna sakon bezain ezabagaitza utzi du euskal rockean. Rock Erradikalaren eszenan zakarki sartu zenetik (frenorik gabeko kamioia zen Kortatu taldearen buru gisa), bere azken aroa gidatu duen kultura jamaikarrari amore eman arte. Hori guztia, jakina, Negu Gorriak taldean bere burua rapero moduan berrasmatu zuela ahaztu gabe, hura  ere talde legendarioa, Public Enemy-k sortutako liluraren ondorioz sortua.
 
Ia 30 urte igaro dira artista irundarra 'Nicaragua sandinista' eta 'Mierda de ciudad' abestuz ezagun egin zenetik, baina fronte artistikora itzuli den honetan 'Radar FM 1999-2013' albumean bildutako hiru bosturtekoetan jarri du fokua. Ziur asko, Kontrakantxa taldeko bederatzi musikariak harantzago joango dira 'No more tour' bira honetan, ondo merezitako asaldatzaile, polemiko eta borrokalari ospea duen nazioarteko mailako abeslari eta konpositore honen ibilbide oparoa errepasatzeko orduan. Horrelakoa da Lehoi Asmatikoa.   

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Fermin Muguruzak The Clash eta Public Enemy bezalako taldeen eraginak markatutako 40 urteko ibilbidea errepasatuko du. Punket... (gehiago irakurri)
FERMIN MUGURUZA&THE SUICIDE OF WESTERN CULTURE
Fermin Muguruzak (Kortatu eta Negu Gorriakeko kide ohia), punk, rap eta jamaikar doinuez batu ditu protesta eta entretenimend... (gehiago irakurri)
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ BILBAO
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles... (gehiago irakurri)
GETXO
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta Xalbador bertsolariari eskainitako omenaldia bilduko ditu a... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago