MUSIKA
Testua: Musika Hamabostaldia

DURANGOKO MUSIKA HAMABOSTALDIA
DURANGOKO MUSIKA HAMABOSTALDIA
Durangoko Musika Hamabostaldia
2016-11-09
Durangoko Udalak, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolaren bitartez, Durangoko Musika Hamabostaldiaren edizio berri bat jarriko du martxan. Aurtengo hitzordu musikalak 3 kontzertu eskainiko ditu. XXVII edizio hau azaroaren 12an hasiko da Ana Mª Valderrama biolinistaren emanaldiarekin, azaroaren 19an Euskalbarrokensemble antzineko musika-taldeko “Hego Koloreak” izeneko proiektua izango da ikusgai eta abenduaren 17an, Bilboko Orkestra Sinfornikoak emango dio amaiera aurtengo edizioari.

 

Durango 2016-11-08
Astearte honetan Aitziber Irigoras Durangoko Alkateak eta Alfredo Sanz, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolako zuzendariak, Durangoko XXVII. Musika Hamabostaldiaren nobedadeak aurkeztu dituzte Kurutzesantu Museoan. Aurtengo edizioa larunbat honetan, azaroak 12, hasiko eta abenduaren 17ra arte luzatuko da.

Lehenengo kontzertua azaroaren 12an izango da San Frantzisko elizan. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta guztiz doakoa izango da. Honetan, Luis del Valle piano jolearekin batera jardungo duen Ana Maria Valderrama biolin jolea izango da protagonista. Ana Maria Valderramak 2011ko XI. Nazioarteko Pablo Sarasate Biolin Lehiaketan Lehenengo Saria eta Publiko Bereziaren saria irabazi zituen. Sari hau irabazten duen lehenengo biolinista espainola izan da. Era berean, bestelako nazioarteko lehiaketetan irabazle izan da eta bakarlari ibili da Inglaterra, Alemania, Frantzia, Italia, Portugal, Errusia, Mexiko, Kolonbia, Jordania, Tunez edota AEBetan. Kontzertuko egitarauan Schuman, Chopin eta Sarasateren obrak entzun ahal izango dira.
Bigarren kontzertua, Euskal Herriko Euskalbarrokensamble taldeak eskainiko du, azaroaren 19an San Agustin Kultur Gunean, 20:00etatik aurrera. Taldeak “Hego Koloreak” deritzon proiektua aurkeztuko dute. Euskalbarrokensemble 2006. urtean sortu zen eta nazioarteko mailan nagusi diren antzinako musika egiten duten musikalari gazteez osaturik dago. Enrike Solinis da fundatzaile eta zuzendaria. Solinisek antzinako musikan espezializatutako nazioarteko ikasketak egin ondoren, elkartea sortzea erabaki zuen. Proiektu honekin, bere kideen talentu, heziketa eta interpretazioa bateratuz, antzinako musika, klasikoa edota herrikoia askotariko publikoari hurbiltzen saiatzen da gaur egun. Jardunaldi honek 10€ko kostua izango du abonatuak ez diren pertsonentzat.
Hirugarren eta azkenengo kontzertua abenduaren 17an izango da Andra Mari Basilikan. Emanaldi horretan entzuleek Erik Nielsen-en zuzendaritzapean jardungo duten Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Aaron Ribas organo jotzaile kataluniarra entzuteko aukera izango dute. Egitarauan Hydn, Liszt eta Widoren obrak interpretatuko dira. Kontzertua doakoa izango da eta 20:15etan hasiko da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Espainiako biolontxelo jotzailerik onenetako bat, nazioarteko lehiaketa ugaritan saritutakoa. Pablo de Naveranek Alexander Ka... (gehiago irakurri)
UP
Jazza, funka, popa, son kubatarra edota flamenkoa, hari-tresnen sonoritatetik fusionatutakoak, eta inprobisazioari zabalik da... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago