MUSIKA

ZARAMA
"80ko hamarkadan sormen ikaragarria izan zen"
Euskarazko rockak 80ko hamarkadan egin zuen eztanda eta Zarama izan zen haren ezinbesteko erreferentzietako bat. Azken hilabeteotan taldeko kideak eszenatokietara itzuli dira betiko abestiak jotzeko eta zuzeneko disko bat aurkezteko. Orain, ‘Izar & Star’ zikloaren antolatzaileen erronka onartu dute, hamarkada hartako euskal talde historikoen kantuak moldatzeko. Proiektu horri buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Roberto Moso Zaramako abeslariak, euskal rockak eman duen ahotsik onenetako batek.

Galdera. Zergatik aukeratu duzue 80ko hamarkada emanaldihonetarako?

Erantzuna. Erronka hasieratik etorri zen. Gure kasuan, 80ko hamarkadako euskal taldeen moldaketak egitea proposatu ziguten eta abesti berri pilo bat prestatu behar izan dugu, asko erdaraz.  Besteak beste, Kortatu, MCD edo Yo soy Julio César bezalako taldeenak. Benetako bertsioak egin nahi ditugu, ez ‘fusilamenduak’.

G. Eta zer da benetako bertsio bat?

E. Nik esango nuke berrinterpretatze bat dela, kantu bat hartu eta ez errepikatu jatorrizko taldeak egiten zuena.  Adibidez, ‘working class heroe’ abestiarekin Marianne Faithfullek benetako bertsio bat egin zuen; David Bowiek ere benetako bertsio bat egin zuen ‘Let´s spend the night together’ kantuarekin. Kontrakoa ez dut aipatuko inori minik ez ematearren, baina gehienetan kopia hutsak entzuten dira, fotokopiak. Eskorbutoren abesti bat entzuteko,nahiago dut Eskorbutoren bertsioa entzun.

G. Zer gertatu zen Euskal Herrian 80 hamarkadan hainbeste musika talde sortzeko?

E. Guztia tokatu zitzaigunean gertatu zela uste dut. Madriletik zetorren rocka entzuten genuen, Burning, Leño eta horrelako taldeak. Batzuk entsatu genuen bazela garaia hemendik zeozer egiteko. Hor zegoen Muskaria aldizkaria, fanzinak, irratik libreak…Horrez gain, oso gazte kaletarrak gineneta gure haurtzaroa ere oso kaletarra zen. Denbora piloa ematen genuen kalean, ez genuen hainbeste ikasketarik, baina bageneukan antolatzeko ohitura: Bestegauza garrantzitsu bat zen gazte mordoa ginela, 70eko ‘baby-boom’-aren ondorioz.

G. Hamarkada horretan gertatu ziren gauzek eragina izan dute gaur egungo gizartean?

E. Musikari dagokionez, aztarna nabaritzen da. Musikari askok orduko taldeak aipatzen dituzte beren eraginen artean. CrystalFighters-eko kideek Eskorbuto eta Vulpes aipatu dituzte beren talde gogokoenartean. Madriletik, adibidez, oso harro hitz egiten dute euren ‘movida’ liluragarriari buruz eta gauza txarrak ezkutatu egiten dituzte; hemen, berriz, alderantziz gertatzen da, badirudi gauza txarrak besterik ez dituztela aipatzen. Denok dakigu hemen jende asko hil zela heroinaren eraginez, baina Madrilen ere beste horrenbeste gertatu zen eta ez dute egunero aipatzen. Nik uste dut sormena ere ikaragarria izan zela hamarkada horretan eta nik horialdarrikatu nahi dut. Joan Mexikora, Kubara…eta galdetu nor den Glutamato Ye-Ye. Banaka batzuek Alaska ezagutuko dute, baina galdetu ia Eskorbuto eta LaPolla Records ezagutzen duten eta ze mobidak izan zuen eraginik handiena.

G. Aspaldiko kontuez dihardugunez, zer datorkizu gogora atzera begiratzen duzunean?

E. Nahiago dut atzera ez begiratzea. Ez du ezertarako balio.Baina oro har, nire oroitzapenak oso positiboak dira.

G. Zarama ‘birziklatu’ egin da azken aldian. Musika jotzen jarraitzeko asmoa duzue?

E. Egia esan, oso gustura gaude elkarrekin. Orain ekitaldizekitaldi goaz, futbolariek esaten duten bezala. Denbora dugunean, abestiren batateratzen dugu eta gero gerokoak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egi... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
ZALLA
ROCK IZAR
Plateruena–Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketako kontzertuak datorren larunbatean, maiatzaren 2an, abiat... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Fest 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean itzuliko da Amurriora, bere proposamena sen... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
AREATZA FEST
Areatzako kuadrilla baten ekimenetik sortu zen 'Areatza Musik&Beer', musika eta artisau-garagardoa uztartzen dituen jaialdi b... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa i... (gehiago irakurri)
ARMILLA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago