MUSIKA

AL DI MEOLA
Musikari eta bidegurutze
Bi gitarra eta eskusoinua dira, gitarra-jotzaile estatubatuarra Masters At Work-era iristarazi duen hirukotearen osagaiak. Return To Forever-i eta John McLaughlin eta Paco de Lucíarekin osatutako super-hirukoteari esker, jazz-fusioan sakondu eta horren eredu bilakatu da, wold musika ere landuz.

Belaunaldiz belaunaldi, oso gutxi dira generoen mugak gainditzen dituzten musikariak. Joera berrien abiapuntu, bidegurutze eta azken geltoki bihurtu ohi dira, beste batzuek jorra ditzaten aurrerantzean. Horien artekoa dugu Al Di Meola.
1954an jaiotako gitarra-jotzaile estatubatuar hau jazz eta munduko musiken arteko fusioaren giltzarrizko instrumentista izan da, eta halakotzat izkribatu da bere izena musika modernoaren historian. Halaxe jokatu zuen karreraren hasieran Chick Corearekin batera, Return Forever-eko kidea zenean; eta bakarka jarraitu zuen gerora disko gogoangarriak plazaratuz, hala nola, ‘The Guitar Trio’ (Paco de Lucía eta John McLaughlin-ekin grabatutakoa) edo ‘Di Meola plays Piazzolla’.
Bost urteko etenaren ondoren, estudiora itzuli eta ‘Pursuit of Radical Rhapsody’ kaleratu zuen 2011n, momentuz bere karrerako azken bitxia, ‘Paramour's Lullaby’ bezalako kantu propioak eta ‘Strawberry Fields’ eta ‘Somewhere over the rainbow’ gisako klasikoen moldaketa pertsonalak biltzen dituena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ACROSS THE UNIVERSE
Ez dago zalantzan jartzerik Return To Forever fusio-jazzaren ikonoan parte hartu eta John McLaughlin eta Paco de Luciarekin b... (gehiago irakurri)
ACROSS THE UNIVERSE
Ez dago zalantzan jartzerik Return To Forever fusio-jazzaren ikonoan parte hartu eta John McLaughlin eta Paco de Luciarekin b... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago