MUSIKA

NIAMH PARSONS
"Musika irlandarra bihotzetik sortzen da"
Musika irlandarra ez litzateke berdina izango Niamh Parsons (Dublin, Irlanda) bezalako abeslaririk gabe, bere lurrean sustraituta dagoen eta aldi berean unibertsala den estiloaren suari bizirik eusten lagundu duen artistetako bat. Parsonsek Graham Dunne gitarristarekin batera grabatu ditu azken urteotan kaleratu dituen diskoak; musikari horrek lagunduko dio emanaldi honetan.

Galdera. Musika tradizional irlandarrak zale asko ditu gurean. Estilo honetara nola heldu zinen gogora ekarriko diguzu?

Erantzuna. Txikitatik abestu dudan estiloa da. Gure etxean beti zegoen norbait kantari, ez dut gogoan nire bizitzako une bat ere kanturik gabe. Estilo hau entzungo nukeen amaren jaioterrian, Clare Konderrian (Irlanda).

G. Gaur egungo mundua ia erabat globalizaturik dago, baina hala ere jende askok globalizatu gabeko estiloak ditu gustuko, tartean irlandar sustraiko musika. Zelan azalduko zenuke hori?

E. Irlandako musika eta tradizioak benetakoak dira eta jendeak benetako musika entzutea du gustuko. Musika emozionala, bihotzetik eta bihotzarentzat sortua.

G. Muntaia handirik gabe, ez elektronikarik ez sintetizadorerik...Ahotsa eta gitarra besterik ez. Abeslari asko ihes egiten diote formatu horri, biluzik sentitzen direlako eszenatokian. Zelan sentitzen zara azkenaldian zuren lanak aurkezteko erabili duzun formatu horretan?

E. Niretzat, abesteko modurik onena ‘biluzik’ abestea da, horrela abestian sar naitekeelako inolako distrakziorik gabe. Graham Dunneren akonpainamenduak ez dit arreta galarazten, egiten dudana edertu eta hobetu besterik ez du egiten. Baina bestalde urtetako eskarmentua du zenbait talderekin eta erabat zabalik nago bestelako akonpainamenduekin abesteko. 

G. Zure ahotsak sentimendu sakonak transmititzen ditu. Nondik sortzen dira?

E. Zenbaitetan esperientziatik datoz, baina baita irlandar psiketik ere.

G. Zer aurrera diezagukezu zure proiektu berriei buruz?

B. Banaka batzuk ditut. Horietako bat dagoeneko grabatzen hasi naizen diskoaren prestakuntza izango da. Denbora luzea joan zaigu aurrekoa grabatu genuenetik, batez ere diskogintzako klima aldatu egin delako eta une hauetan ez daukagulako diskoetxerik. Aldi berean, abesti berriak prestatzen nabil beste proiektu batzuetarako, tartean basea Parisen izango duen talde bat.

G. Eta zelakoa izango da bira hau?

E. Litekeena da gustukoen ditudan antzinako kantuetako batzuk kantatzea, baina baliteke oraindik grabatu ez ditudan beste zenbait abestea. Sorpresaren bat egon daiteke.


 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egi... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
ZALLA
ROCK IZAR
Plateruena–Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketako kontzertuak datorren larunbatean, maiatzaren 2an, abiat... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Fest 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean itzuliko da Amurriora, bere proposamena sen... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
AREATZA FEST
Areatzako kuadrilla baten ekimenetik sortu zen 'Areatza Musik&Beer', musika eta artisau-garagardoa uztartzen dituen jaialdi b... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa i... (gehiago irakurri)
ARMILLA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago