MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

GRISES
Grises taldeak milaka kolore
Grises boskote gipuzkoarraren musika edozein gauza da grisa izan ezik. Taldearen lehen diskoa, ‘El hombre bolígrafo’ (Origami, 2011), erritmo dantzagarri eta melodia gogoraerrazen bilduma da; lana osatzen duten abestiek ihes egiten diete soinu jakinei taldea eta taldeare nortasun sendoa islatzen dute.

Oso gutxitan gertatzen da banda baten izena taldearen espirituarekin bat ez etortzea. Grises taldearen musika entzutean, era askotako kolore musikalak atzematen dira, baina ez izenak iradokitzen duena. Aitzitik, banda gipuzkoarrak eskaintzen digun koktel dantzagarria funkera eta soinu elektronikoetara hurbiltzen da une jakin batzuetan.

‘Elhombre bolígrafo' (Origami, 2011) da Grises taldearen lehen diskoa, eta orain arteko bakarra. Sei kantuz osatutako EP honetan, bandaren asmoak argi daude hasiera-hasieratik. “Guk beti esaten dugu indie rock egiten dugula jendeak musika sailkatzeko joera duelako, baina egia esanda ez dugu estilo zehatz bat”,azaldu du Amancay Gaztañaga kantariak. Bere neba Eñaut (gitarra eta ahotsa), Alejandro Orbegozo (sintetizagailuak), Raul Olaizola (baxua) eta Antonio Diniz (bateria) dira taldea osatzen duten gainerako kideak.

Amancayren hitzetan, Grises taldearen soinua taldekide guztien “eromen sortzailearen”emaitza da. Eromen hori argi eta energia bihurtzen da bere musika entzuten hasten denean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Grises boskote gipuzkoarraren musika edozein gauza da grisa izan ezik. Taldearen lehen diskoa, ‘El hombre bolígrafo’ (Origami... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago