MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

NICK LOWE
New wave-ren ikonoa, 50eko hamarkadara begira
Brinsley Schwarz, Rockpile eta Little Village-ko kidea. Stiff Records-en sortzailea. Ekoizlea. Johnny Cash-ek eta Elvis Costellok moldatutako kantuen egilea. Denetarik egin du: pop, rock, soul, blues, pub rock, country… Bere azken diskoa: ‘The old magic’. Nick Lowe dugu, ingelesa, new wave-ko ikonoa, pop mitoa.
Nick Lowek desegokitzat jotzen  du rocka adin-tarte batera mugatzea, eta irizpide horri jarraiki, bere adats zuria erakutsiko du Bilbon. 62 urte dituela, Gardelen tangoari egokitutako looka erakusten du (denboraren elurrek lokiak zuritu zizkioten), baina tangoa da seguru aski musikari eta ekoizle ingelesak 46 urteko ibilbidean jorratu ez duen estilo gutxietako bat. Ibilbide hori 1965ean hasi zuen Kippington Lodge taldearekin. Gero etorri ziren Brinsley Schwarz, Rockpile…
 
Gaur, musika herrikoiaren ikono txikitzat jotzen da, kadentzia countryen zalea da eta new wave-aren aitzindari eta sustatzailetzat gogoratzen da, pub rockaren ikuspegitik. Bere azken lana, ‘The old magic’, bior bira berri bat da, XX. mendearen erdiko soinuei egindako begirada sosegatua, Ron Sexsmith, Paul Carrack eta Jimmie Vaughan aldean dituela, eta bere doinuak Elvis Costello, Tom T. Hall eta Jeff Wes-en doinuen moldaketekin uztartzen dituena. Lan hau bat dator Bubby Hollyren omenezko ‘Rave on’ diskoan izandako partaidetzarekin. 
 
Segur aski asko interesatuko zaizu...
Lowe, new wave britainiarraren ikur, pop eta rock herentziaren oinarri sendoa dugu, Brinsley Schwarz eta Rockpile taldeetan j... (gehiago irakurri)
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago