MUSIKA

LA GEOGRAPHIE DU DANGER
Istorio unibertsala, dantza bihurtuta
Hamid Skif idazle aljeriarraren testu bat oinarri hartuta, Hamid Ben Mahi dantzariaren bakarrizketa eszeniko honek Mendebaldera heldu den etorkin 'klandestinoa' du protagonista. Hors Serie konpainia frantsesa da haren egilea, hip-hopa dantza klasikoa eta garaikidearekin nahastu duen taldea.

Badira arrazoi ugari eta sendoak ‘La Géographie du danger’ ikusteko. Lehenik eta behin, hurbiltzen digun istorio unibertsala, bidaia luzearen ondoren ezkutatuta eta bakardadean bizitzera behartuta dagoen etorkin klandestinoarena. Baina baita istorio hori aurkezteko Hors Serie konpainia frantsesak aukeratu duen modua ere; izan ere, konpainia honek lan handia egin du hip hop-aren mugak zabaltzeko, dantza klasikoaren eta garakidearen baliabideak erabiliz.

“Beste hip hop dantza mota bat ikustera gonbidatzen zaituzte, nirea, migrazio-fluxuei buruzko gogoeta eragin beharko ligukeen testu sendo eta konprometitu batean inspiratua”, laburbildu du konpainiako zuzendari eta dantzatutako bakarrizketa honetako interpretatzaile bakarrak, Hamid Ben Mahi-k.

Horretarako, Hamid Skif idazle eta kazetari aljeriarraren eleberria egokitu du, dantzaren lengoaia erabiliz; testu horretako zenbait pasarte erabiltzen ditu emanaldian. “Espainierazko azpitituluak proiektatuko ditugu”, aurreratu du.

2000. urtetik, Hors Serie konpainiak dantzaren lengoaia berriak esploratu ditu; lan horren lekuko dira taldeak orain arte sortu dituen zazpi muntaiak. Bere lanak ez dira oraindik oso ezagunak gurean, beraz, aukera aparta dugu zalantzarik gabe ikusleak harrituko dituen proposamen desberdina ezagutzeko.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago