MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

THE RIGHT ONS
Kulunkatzera animatzen duten gitarrak eta erritmoa
"Boskote madrildarra errepidean dabil 'Get out' bere hirugarren diskoa iragartzeko argazkian. Eszenatoki gainean aurkeztuko du garagea, erritmo dantzagarriak, psikodelia arina, pop oihartzunak eta 70eko ukitu sarkorra tartekatzen dituen koktel goxoa, energiaz betetako rock konbinazio erakargarria.
The Right Ons talde ona da. Hori gauza handia da, meritu handikoa, norberaren estiloari erreparatu gabe. Talde honen kasuan begibistakoa da. Audientzia masiboa ez izan arren, proposamen garaikide honen rock kutsu garbiak oihartzuna lortu du gure mugetatik at ere. Ondorioz, bandaren bira Estatu Batuetaraino eta Brasileraino iritsi da, Buenos Airesen ere jardun du eta bere diskoak Iparramerikan eta Japonian argitaratu dira. Galiziatik Madrilera eta El Forotik mundura. 
Boskotea duela bost urte finkatu zen musika munduan, rock dantzagarria, groove funkya eta The (International) Noise Conspiracy gisako kideen eragina uztartzen zituen ‘80.81’ estreinako diskoaren argitalpenaz. 2009an salgai jarri zuen ‘Look inside, now!!!’, rock ilun organikoa, dantza eta soul rockaz betetako lana. Orain ‘Get out’ dakarte, garagearen eta 70eko hamarkadaren eraginak, gitarrak eta erritmoa biltzen dituen deskarga berria, aldakak kulunkatzera eta zuzeneko jardunaz gozatzeko aukera dutenei izerdia botatzera animatuko diena. Guztiz gomendagarria. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago