MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

LOU DONALDSON
Jazzaren erraldoia duela 60 urtez geroztik
Laukote formatuan, gitarra, Hammond eta bateriaren laguntzaz azaldu ohi da soula, jazza, funka eta grooveari lotutako saxo-jotzaile hau, hard-bopa egiten hasi zenetik. 50 urte geroago, eskola zaharraren ordezkari gisa, harro-harro ager daiteke Art Blakey eta Thelonious Monk-ekin batera jardun izanaz.

Lou Donaldson, Masters At Work zikloarekin guztiz bat datorren artista da, bereziki BBK Aretoaren helburuari erreparatuta: "nazioarteko jaialdi nagusietatik kanpo, zuzenean nekez ikus daitezkeen mundu osoko genero guztietako musikaririk onenetako batzuk” programatzea. Joan den mendearen erdialdean genero hau profesionalki lantzen hasi zenetik, saxofoi-jotzaile estatubatuarrak etengabeko argia eman dio jazzari, eta bere biografiari so eginez, genero honetako izenik handienetako asko aurki ditzakegu. Charlie Parker-en jatorrizko eraginetatik hasi eta Thelonious Monk, Art Blakey edota Clifford Brown-ekin egindako grabazioetaraino, baina frontman gisa nabarmendu da beti, ez laguntzaile gisa.
Laurogeitaka urteko musikariak Randy Johnson-en gitarra elektrikoaz, Pat Bianchi-ren Hammond B3az eta Fukushi Tainakaren bateriaz lagunduta ekin dio oraingo birari. Elkarrekin, bopa, soul-jazza eta hard-bopa gisako etiketak dituen klase handiko ondarea errepasatu dute, funk garaia baztertuta. Benetako erraldoia.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago