MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

PEE WEE ELLIS
Funk jazza, jazz funka
16 urterekin Ron Carter-ekin jo zuen, Sonny Rollinsen ikaslea izan zen, eta James Brownekin, Van Morrisonekin eta Maceo Parkerrekin lan egin du. Baina bereziki eta beste gauzen gainetik, Pee Wee Ellis jazzaren, funkaren eta rithm and bluesaren arteko nahasketa ondoen ulertu duen musikarietako bat da.
Zalantzarik gabe, Pee Wee Ellis zorretan dago James Brownekin, baina Soularen Aitabitxiak ospearen zati bat zor dio bere kantu arrakastatsu batzuetako moldaketak egin eta JB Horns-eko kidea izan zen Pee Wee Ellis saxo-jotzaileari. Orain, Funky Assembly izeneko bere bandarekin batera (seikotea saxoak, bateriak, baxuak, teklatuak, gitarrak eta Ty raperoaren ahotsak osatzen dute) ‘Tenoration’ dakarkigu, funka eta jazza oinarri dituen albuma. Ondorioz, Julian Adderley, Sonny Rollins, Eddie Harris eta James Brownen bertsioak tartekatzen dituen grabazioaren errepertorioa bi diskotan bereizia banatu da: ‘From jazz to funk…’ eta ‘…and back to jazz’.
Dena, kritikarien lana erraztu eta jarraitzaileak erritmoz asetzeko asmoz. Erritmoa izan da, hain zuzen, 60ko hamarkadaren erdian abiatutako karrera luzearen etengabeko osagaia, eta artista estatubatuarrak, CTI´s Kudu argitaletxeko moldatzaile eta Van Morrisonen musika-zuzendaria izateaz gain, Ron Carter eta Sonny Rollins gisako musikariekin jotzeko aukera izan du.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Izarren lerrokadurei astronomoen ikusminaz begiratzen dienak ez du galdu behar jazzaren unibertsoko bi izar yanki hauen bat-e... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago