MUSIKA

ANOMALÍA MAGNÉTICA (MARKELIÑE)
Gizakion bilakaera, Markeliñeren arabera
Bere estiloari fidel, Markeliñek ikusleak entretenitu eta aldi berean gogoeta eragin nahi die kaleko ikuskizun berri honen bidez. Horretarako, gizakiok lurrari ematen diogun tratua ardatz duen istorioa proposatzen digu.

Egia da , ez dago zertan antzokira joan antzerki ona ikusteko. Eta norbaitek zalantzarik badu horretaz , ‘ Alterazio magnetikoa ’ ikusi besterik ez du, Markeliñe konpainia bizkaitarraren muntaia berria ; horretarako ez du zertan antzerkira joan beharrik izango, kalean ikusteko diseinatu dute eta . 

60 minutu eskasean , gizakion bilakaerari buruzko ikusmolde bitxia proposatu eta laburbildu du Markeliñek, antzina arbaso izan zituen tximinoetatik gaur egun bihurtu den animalia ustez jakintsuaren garaira arte. 

Kontakizunak Ipar Amerikako indiar herriaren pasarte bat du abiapuntu , gerora superpotentzia boteretsua izango zen nazioko natiboek trenak lurrean eragiten zuen dardara sentitu zuten lehen aldikoa hain zuzen ere ; tren horrek ustezko aurre aurrerabidea ere ekarriko zien. 

Hortik aurrera , irudiak ziztu bizian tartekatzen dira eszenatokian, leize - zuloen garaitik ziurgabetasunez beteriko oraingo garaira arte. Istorioak umorea , samurtasuna eta drama nahasten ditu, eszenografia urria eta irudimen asko erabiliz. Eta hainbeste irudimen nekez sartuko litzateke antzoki batean .



Segur aski asko interesatuko zaizu...
MARKELIÑE
Keinu antzerkia eta musika uztartu ditu Markeliñek 'Andante' kale ikuskizun berrian. Oinetako-ilara batek egun batean jantzi ... (gehiago irakurri)
MARKELIÑE
Familia guztiarentzako musika-ikuskizuna, haurtzaroko lekuak arakatzen dituena musikaren bidez. Markelinek genero horretan eg... (gehiago irakurri)
MARKELIÑE
Duela 18 urte estreinatu eta 200dik gora aldiz eszenaratu den 'Carbon Club' dugu Markeliñe konpainiaren ikuskizunik bereizgar... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago