MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

SIMPLE PLAN
Rock sendoa eta balada garbiaren artean
‘Get Your Heart On!’ dugu Kanadan 1999an sortutako banda honen bosgarren albuma, estudioan grabatutako hirugarrena. Handik hona, zazpi milioi disko baino gehiago saldu ditu. Bere pop rock garbiak, indartsua bezain melodikoa, fan ugari erakarri dizkio mundu osoan.

Boskote kanadarra fan-fenomeno zabal baten protagonista bihurtu da 1999an emanaldiak egiten hasi zenetik. Orain 'Get your heart on!' dakarkigu, pop sendotik baladaraino esparruan landutako disko berria. Soinu garbi-garbi baten laguntzaz, bosgarren lan honek (estudioan egindako hirugarrena) reggae-ukituak, Natasha Bedingfield britainiarrarekiko ('Jet lag') duetoa eta fanen tweetekin osatutako kantu berezi-berezia txertatu ditu, taldearen musikak jarraitzaileei azken urteotan “zer sentiarazi dien” galdetu ostean.

Erantzuna grabazio honetan bildu dute. Sebastien Lefebvre gitarrajolearen hitzetan, “aurpegia astitzen dizuten” kantuak sartzen ahalegindu dira nagusiki. Horiei esker, saldutako disko-kopuru osoa (7,5 milioi baino gehiago) nabarmen gehitzea espero dute, 'Wellcome to my life' eta 'When I’m gone' bezalako kantuen xarmaz lagunduta. Eta dantzan eta kantuan jarriko dituzte entzule guztiak, bereziki nerabeak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARCELONA MADRID
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago