MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

ELI 'PAPERBOY' REED
Soularen izen handi berria
Estatubatuar honen debut indartsuak soularen eszena eraberritzera behartu zuen ezinbestez, ikono handien itzal luzeak ezartzen zion geraldi ilunetik ateratzeko. Reed-ek hiru disko plazaratu ditu bere gustu onaz eta ahots apartaz. Azkena, 'Come and Get It!'.

Aitaren disko-bilduma zabalak soularen unibertsoan murgiltzeko aukera erraztu zion Eli 'Paperboy' Reed-i, eta hain sakon murgildu zen, non unibertso horretatik ezin irtenda edo irten nahi ez zuela geratu baitzen. Berarena dugu, Otis Redding, Sam Cooke, Wilson Picket eta James Brown bezalako izen handiez hornitutako genero honen historian idatzi den azkenekoa. Presioaren eragin gaiztoetatik urrun, Reed-ek aurrera egin du etengabe, 60etako soinua berreskuratuz eta Staxeko izarren gustu bikainaz eta shouter handien energiaz abestuz.

Brooklineko (Massachusetts) soulmanak gitarra jo, abestu eta dantza egiten du errepertorioa grinaz eta trinkotasunez interpretatu behar duenean, aldakak mugitu nahiz astintzeko. Baterako zein besterako doinu egokiak aurki daitezke 2005etik kaleratu dituen hiru diskoetan, urte hartan hasi baitzen gauzatzen Sam Cooke, O.V. Wright, Bobby Womack eta Conway Twitty miretsi eta True Loves-en sostengua duen artista honen mitoa.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DOWN EVERY ROAD
Eli Paperboy Reed shouter yankiak soberako pasioa du eszenan, baita gustu ona ere estudioan. Bere azken albuma, ‘Down every r... (gehiago irakurri)
AS I LIVE AND BREATHE
Bostoneko kantariak ezusteko arrakasta lortu zuen revival soulen arloan, eta abiadura berberaz erori zen mainstreamen linbora... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music programako lehen artista gisa. Italiako musika... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago