MUSIKA

TANTTAKA
Maitasuna Interneten garaian
Telekomunikazioen garaiko maitasun istorio honetan, okerreko hartzaileari bidalitako mezu baten harira pixkanaka hasiz joango den harreman birtuala hasiko dute gizon batek eta emakume batek. Jatorrizko testua Daniel Glattauer idazlearena da; Tanttakak antzerkirako egokitu du euskaraz eta gaztelaniaz.
Nolakoa da maitasuna Interneten garaian? Galdera horri heldu zion Daniel Gattauer idazle austriarrak Ipar haizearen kontra’ "Gut gegen Nordwind" (‘Gut gegen Nordwind) eleberri arrakastatsuan. Orain Tanttaka konpainiak eszenatokira eraman du emakume ezezagun batek nahi gabe bidalitako posta mezu elektronikoa abiapuntu duen maitasun istorioa.
Gaur egungo maitasun istorio baten aurrean gaude? “Nik alderantziz esango nuke, oso istorio unibertsala baita”, dio Kike Diez de Rada eta Itziar Atienzarekin batera lanaren protagonista den Joseba Apaolaza aktoreak. 
Apaolazaren esanetan, “moderno bilakatzen da Internet bidez sortzen delako harremana, hau da, garai batean gutun bidez kontatzen zena gaur e-mailez kontatzen da; baina betiko gaiak hor daude, adibidez konpromisoa eta fideltasuna”. 
Jatorrizko testu bikaineko pertsonaiak hiru aktore apartek hezurmamitu dituzte, XXI. mendean gertatu baina erabat atenporala den istorio batean.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago