MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

LOS CORONAS
Eklektizismoa eta ausardia surf musikaren gainean
Los Coronas-en surf-rocka bueltan da taldeak Arizona Baby-rekin batera Corizonas proiektua bultzatzeko hartu zuen atsedenaldiaren ondoren. 'Adiós Sancho' (Tritone Records, 2013) du izenburu jada legenda bihurtu den, eta rock primitibo eta instrumentalari fidel zaion taldearen lan berriak.

Los Coronas, 1991tik David Krahe eta Fernando Pardo Sex Museumeko gitarrajolea buru dituen taldea, Espainian egindako surf & rollaren erakusgarri gorena eta ezinbesteko erreferentzia bilakatu da. Bere gustu onaz, instrumentuekin duen trebetasunaz eta oholtza gainean erakusten duen adostasunaz zur eta lur uzten du edonor, Sony Music barne.

'Rockaway surfers' dugu talde madrildarrak multinazionalarekin egindako estreinako lanaren abiapuntua. Zortzigarren lan hau Tucson-en grabatu dute, Craig Schumacher-ek koproduzituta (Calexico, The Sadies, Gian Sand...). Albumak, 'Adiós Sancho' izenburuaz, jarraipen bikaina eman dio orain arteko legatuari, Dick Dalerekin zorretan eta surf musikako osagaiak, muga giroko oihartzunak eta rock and roll onarekiko zaletasuna uztartuz garatu duten errepertorio instrumentalari. Ideia txarra izan ohi da Los Coronasen kontzertura ez joatea. Esku artean darabilten estiloaz, eklektizismoa eta ausardia oinarri, errepikatik eta monotoniatik aldendu dira.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SEÑALES DE HUMO
Inor gutxik lortu du Los Coronas-ek bezala surf musika instrumentalaren esentzia bildu eta tangoa eta westerna gisako soinu e... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago