MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

LAMBCHOP
Meditazio gozo-gozoak
Vic Chesnutt-i eskainitako 'Mr. M' albuma Nashville-n fakturatutako country alternatiboaren erreferente honen 11. lana da. Kurt Wagner abeslari eta konpositoreak jarraitzen du taldearen buru izaten; hamabost urteko ibilbidean besteak beste soulera, popera eta jazzera ere hurbildu da.
Lambchop, ospe ezin hobea duen taldea, alt-countryaren ordezkari gorenetakotzat ageri ohi da. Hala ere, taldearen ekoizpena ez dator bat generoaren estereotipoekin; nekez imajina daiteke bere musika rodeo batean, eta ez die zehatz-mehatz jarraitzen rock alternatiboaren arauei. Kurt Wagner eta lagunen kantuak sosegatuak dira, trinkoak, pisuak. Sailkaezinak. Batzuetan, minimalismoaren ingurukoak. Hari-atal klasikoa slide gitarrak galdutako protagonismoa irabaziz joan da. Ezer ez da ohikoa Nashvilleko banda honetan. 
‘I hope you’re sitting down’, taldearen lehen albuma, 1994an jarri zen salgai. Azken lana, hamaikagarrena dagoeneko (hamabigarrena, zuzeneko ‘Live at XX Merge’ barne hartuta), ‘Mr.M’ dugu, Mark Nevers ekoizlearen  Nashvilleko estudioan grabatutakoa eta Wagner beraren marrazkiez apaindutakoa, 2009an zendu zen Vic Chesnutt musikari, adiskide, jarraitzaile eta laguntzailearen oroimenez. Egileen esanetan, maitasuna, galera eta eguneroko existentziaren detrituei buruzko meditazio-bilduma da. Guztiz gozoa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago