MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JAMES TAYLOR
Gozotasuna kantu bihurtuta
Estatubatuarrak, XX. mendeko musika herrikoiaren mitoa eta kantautore-belaunaldi batzuen erreferentzia, duela 44 urte grabatu zuen lehen diskoa, Paul McCartneyren babespean. Geroztik, 24 album gehiago kaleratu eta, bere errepertorio sentibera eta pausatuaz, bost Grammy sari irabazi ditu.
Massachusettseko kantaria dugu kantautore lanaren eredurik nagusienetakoa, 50 milioi disko baino gehiago saldu eta bost Grammy irabazi dituen XX. mendeko ikonoa. BBK Aretoaren mugapenei ihes eginik, Music Legends zikloko emanaldi hau Euskalduna Jauregian egingo da, askotxo baitira, Apple disketxearekin 1968an grabatutako lehen lanaz geroztik, Rock and Roll Hall of Fame eta Songwriters Hall of Fame-ko kide honek sortu duen errepertorio zabala zuzenean entzun nahi dutenak. 
Bere lana lasaia da, kantu bihurtutako gozotasunaren eredu, eta bere kontzertuak lagunarteko topaketak balira bezala iragartzen dira. Bandaren aitzindari gisa, ziur gaude giro egokia sorrarazten jakingo duela, nolabaiteko folk ukituak txertatuz eta tarteka soulari eta Mendebaldeko Kostari dagozkion ahotsak barneratuz, tradizio musikalarekin lotuta dauden testura akustiko ugariko eta zarata-izpirik gabeko doinu hauek dastatu ahal izateko. Hilabetero ez dira egoten honelako aukerak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago