MUSIKA

DA.TE DANZA
Lehen urratsetarako dantza
Oso konpainia gutxik eramaten du eszenatokira Da.Te Danza-rena bezalako proposamenik: hiru urte arteko umeentzako dantza, 'Río de Luna' ikuskizunaren muina hain zuzen ere. Bertan munduratzen garenean ditugun komunikazio-baliabideak esploratzen dituzte dantzariek.
Dantza ikuskizun batez goza daiteke ibiltzen edo hitz egiten ikasten ari garenean? Argi dago baietz, eta horren froga garbia dugu Da.Te Danza konpainiaren ‘Río de Luna’ antzezlana, umeek munduaren ezagutzan eta amarekiko harremanetan egin beharreko lehen urratsak irudikatzen dituena.
“Batzuetan ahaztu egiten zaigu umeek beste gaitasun batzuk dituztela, eta ezin dizkiegula eskaini bakarrik barre egiteko gauzak, helduek bezain ondo entzuten eta sentitzen dutelako”, azaldu du grina handiz Omar Mezak, jaialdi espezializatuetan hainbat sari jaso duen taldearen zuzendariak. “Artearen bidez, haurrak eremu ederrak sortzeko gauza izan daitezke”, gaineratu du konpainiaren arduradunak, eta gurasoei zuzenduta, funtzioan umeek “nor bere kasa” ibiltzeko aukera izatea eskatu du.
Honetan oinarrituta, Da.Te Danza taldeak ikusmenerako poesiaz beteta dagoen ikuskizuna sortu du, publikoa protagonista duena. Era  honetako lan guztietan bezalaxe, aurretik ikerketa lan sakona egin du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago