MUSIKA

BBKKLIP LEHIAKETA
Bbk eta Azkue Fundazioaren BbkKLIP lehiaketa
Bbkk eta AZKUE Fundazioak euskara, Euskadi edo bizi garen gizartearekin harremanduta dauden laburmetraiak sarituko dituen “BbkKlip” lehiaketaren lehen edizioa antolatu dute. Ekimen honek gure tradizio luzeko hizkuntza bultzatzea dauka helburu, hizkuntzarik zaharrenetarikoa izan arren berritzailea eta dibertigarria izan daitekeela erakusteko.

BBKak eta Azkue Fundazioak euskera "hizkuntza alai eta berritzailea, tradizional eta piperduna" dela erakusten duten lanik onenak sarituko dituen 'BBKklip' lehiaketa jarri dute abian. 

Lanen aurkezpen epea dagoeneko irekita dago eta irailaren 15erarte izango da posible lanak aurkeztea. Amaiera ekitaldia BBKren areto berrian izango da eta bertan lehiaketa honentzako bereziki sortutako sei sari banatuko dira.

Lehiaketa adin desberdinetako pertsonei zuzenduta dago, izan ere, bi sariketa desberdin egongo dira; bata 14-25 urte bitartekoentzat eta bestea 25 urtetik gorakoentzat.

Lehiakideek 3 minututako luzera gehienezko bideoak aurkeztuko dituzte, bideo hauetan euskara izan behar delarik ardatz nagusi: Euskal Herriari lotuz, euskara hizkuntza gaurkotua dela eta atzean gelditu ez dela erakutsiz eta gure egunerokotasunean bizirik eduki behar dugula erakutsiz. Bideoetan, norberaren musika edo autore eskubideez libre dagoen musika tartekatzea egongo da eta parte hartzaileek ahotsa zein testua sartzeko aukera izango dute.

Sariak

Irabazleei 1.000 eurotako saria eta BBKklip garaikurra kategoria bakoitzeko emango zaizkio eta gainontzeko finalistei 600 eurotako saria.
Sariak txeke bidez banatuko dira eta ekipamendu informatikoa erosteko balio izango dute.

Sari banaketaren ekitaldia irekia izango da eta 2011ko azaroaren 5eko arratsaldean, BBK Aretoan ospatuko da.

Lanak hurrengo kategorietara aurkez daitezke:

  • Sormena: euskara gizartean originalki isladatzen duen irudi multzoa.
  • Dibertsioa: Euskerarik biziena eta dibertigarriena aurkezten duen irudi multzoa. TradBerri: Euskera zaharrenaren eta berritzaileenaren arteko nahasketa.

Lanen aurkezpena eta baldintzak

Bideoen grabaketa eta muntaia parte hartzaileen esku geratzen da.
• Artxiboak ez ditu 30 MB baino gehiago beteko.
• Bideoak interneten bidez aurkeztuko dira txapelketara , izen emate formularioa BBKklip.biz web orrialdean betez. Behin formularioa beteta dagoenean bideoa BBKlip -ek daukan Youtubeko kanalera igoko da eta 48 orduko epean balioztatuko da.

Bideoak lehiaketara aurkezteko epea 2011ko ekainaren 20etik irailaren 15era izango da.

Epaimahaia

Epaimahaia ikus-entzunezkoen esparruan aintzatetsitako ospea duten profesionalek osatuko dute.

Epaia

Bideoen puntuaketa hurrengo puntuen araberakoa izango da:

  • Youtuben lortutako bisitak: %30
  • Sare sozialetako entzute eta ospea (Youtube, Facebook eta Tuenti-ko “ Gustoko dut”): %30
  • BBKklip.biz web orrialdean lortutako botoak: %40

Guztira 18 finalista egongo dira, kategoria bakoitzeko eta modalitate bakoitzeko hiru. Urriaren 14an finalisten aurkezpen ofiziala izango da.

Kategoria bakoitzeko irabazleak epaimahaiak hautatuko ditu azken Jaialdian. Epaimahaiak istorioa, sormena, originaltasuna eta igortzen duen mezua kontutan hartuko ditu, bideoaren osotasuna aldera utzi barik.

Sari banaketaren ekitaldia irekia izango da eta 2011ko azaroaren 5eko arratsaldean, Bilboko Kale Nagusiko 19. zenbakian dagoen BBK aretoan, ospatuko da.

Informazio gehiagorako eta partehartzeko: www.bbkklip.biz


Antolatzaileak:

BBK  eta AZKUE fundazioa


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AIARA FEST
Aiara Festek bigarren edizioko kartela iragarri du, eta maiatzaren 29an eta 30ean egi... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
ROCK IZAR
Plateruena–Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketako kontzertuak datorren larunbatean, maiatzaren 2an, abiat... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Aiara Fest 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean itzuliko da Amurriora, bere proposamena sen... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ AMURRIO
AREATZA FEST
Areatzako kuadrilla baten ekimenetik sortu zen 'Areatza Musik&Beer', musika eta artisau-garagardoa uztartzen dituen jaialdi b... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa ireki zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Eta... (gehiago irakurri)
BBK LIVE
Bilbao BBK Live jaialdiak 2026an bere 20. urteurrena ospatuko du, musikaz, komunitatez eta kulturaz beteriko bi hamarkadak ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago