MUSIKA
Testua: Kmon

JAZZALDIA
Donostiako Jazzaldia
Kursaaleko terrazako kontzertuek eta Txikijazz-ek beteko dute Jazzaldia
2020-07-16
Donostiako Jazzaldiak berretsi egingo du aurten bertako talde eta musikariekin duen konpromisoa, osasun-krisialdiak zapuztu ez duena. COVID-19ren mehatxuaren aurrean neurri zorrotzak hartuko dituzte, musikarien eta ikusleen segurtasuna bermatzeko.
Ikuspegi artistikotik, 55. Jazzaldiak ahalegin berezia eskatu die musikariei, beraien proposamenak  “ganberakoa”  formatuan aurkez ditzaten, hau da,  perkusiorik gabe eta agertokian hiru pertsona baino gehiago egon gabe. Hala, jendea eserita egotera gonbidatzen duen giroa sortu nahi dute.

Kursaalgo terrazak taberna–jatetxe terraza bihurtuko dira, eremu mugatua hartuko dute eta edukiera ere mugatua izango da. Mahaien arteko tartea bermatuko da, jendea mahaien inguruan eseriko da eta bertan zerbitzatuko zaizkio edariak eta jakiak.

Txikijazz

Bestalde, Txikijazz zikloak lekua izango du aurten ere.  Uztailaren 23tik 26ra egingo da eta egungo egoerara egokitutako egitaraua izango du. Musika izango da protagonista nagusia, eta osasun neurriak direla-eta ez da haurrentzako jarduera osagarririk antolatuko.

Familian gozatzeko 4 kontzertu eskainiko ditu zikloak, guztiak agintariek emandako babes eta higiene araudiak betez. Maskara derrigorrezkoa izango da sei urtetik aurrera, eserlekuak aldez aurretik esleitu  dira eta uneoro bete beharko dira antolakuntzaren jarraibideak.

Egitaraua

Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazako kontzertuaka. Edukiera 74 pertsonakoa izango da eta hiru euro kobratuko dira pertsonako:

– The Binilo’s: uztailaren 23an, 20:30ean

– Los Juanes: uztailaren 24an, 20:30ean

 Kursaalgo Terrazan. Doan eta sarrera mugatua izango da adingabeekin doazen familientzat (300 lagun guztira):

– The Binilo’s: uztailaren 25ean, 12:00etan

– Sara Mansilla eta Los Juanes: uztailaren 26an, 12:00etan


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JAZZALDIA
Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant, Noa, Bill Frisell, Mulatu Astatke, Gonzalo Rubalcaba, Sílvia Pérez Cruz eta Kenny Barro... (gehiago irakurri)
Silvia Pérez Cruz
DONOSTIAKO JAZZALDIA
Abuztuaren 24an hasiko dira emisioak eta, ordutegia zehazteke badago ere, gaurditik aurrera izango dira. (gehiago irakurri)
Silvia Pérez Cruz
DONOSTIAKO JAZZALDIA
55. Jazzaldia uztailaren 21etik 26ra bitartean egingo da Donostian, guztira 48 emanaldi daude programatuta 7 agertoki ezberdi... (gehiago irakurri)
DONOSTIAKO JAZZALDIA
Mariza, Salvador Sobral, Iñaki Salvador, Marco Mezquida, Joseba Irazoki eta Rymden hirukote nordikoa dira aurtengo ediziorak... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago