MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JACK BRUCE
Mitoarekiko hitzordua
Jack Brucek zabalduko du bigarren Music Legends zikloa. Multi-instrumentista eskoziarra Eric Claptonen ondoan hasi zen jotzen Cream taldeko baxu-jotzaile gisa. Bost hamarkada geroago, musikari legendario bihurtuta, jardunean jarraitzen du, ahots aparta duela eta jazzaren egiturak menderatzen dituela azalduz.
Eric Clapton buru zuen Cream taldeko kidea izan zenez geroztik, ‘Sunshine of your love’ bezalako doinu gogoangarriak kantatu eta konposatzen lagundu zuenez geroztik, Jack Bruce mito bihurtu da. Hori aski izango litzateke Music Legends zikloaren hasieran izango duen partehartzea justifikatzeko, baina bada besterik.
Lau hamarkada luze igaro diren arren, hirurogeiko hamarkadako arrakastek bere zuzeneko errepertorioaren osagai izaten jarraitzen dute. Eskoziako musikari honek harro-harro esan dezake ez dela behin ere gelditu, eta orduko garaiez geroko ibilbibidean hogei album baino gehiago eman dituela argitara. Azkena, ‘Live at the Milky Way’.
Horiek guztiak, kontrabaxu-jotzaile bezala Europa osoa zeharkatu, saiokako musikari bezala lan egin eta Graham Bond Organisation, BBM (Gary Moore-rekin) eta John Mayall-en Bluesbreakers gisako taldeetako kide izan zen hirurogeitaka urteko artista honen lorpen batzuk besterik ez dira. Orain, Big Blues Band zortzikoteko buru dela taularatuko da, eta abesteaz gain, baxua eta pianoa ere joko ditu.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago