MUSIKA

MOFA Y BEFA
Oso barre-algara klasikoak
Antzezlan harrigarri eta dibertigarri honek umorezko eszena bihurtzen ditu Shakespeareren lanetako pasarterik ezagunenetako batzuk. Quico Cadaval galiziarra du buru mirari txiki bezain gomendagarria obratu duen aktore-multzoa.
Den-dena asmatuta zegoela zirudienean, hara non, baten bati William Shakespeareren testuetan oinarritutako umorezko sketchak egitea bururatu zaion. Evaristo Calvo eta Victor Mosqueira komiko galegoak izan ziren halakoxe burutazio eta ausartzia izan zutenak, eta harez geroztik 18 urte egin dituzte 'komedia garaikidearen komando' gisa, haien hitzetan.
‘Shakespeare para ignorantes’ antzezlanean, hitzaldi bitxia proposatzen digute aditu ezin bitxiago baten eskutik, britainiar idazle unibertsalaren alderdirik ezezagunena azaltzeko asmoz. Hortik aurrera, antzezleek publikoarekin bat eginda jardungo dute,   ‘MacBeth’, ‘Hamlet’, ‘Otelo’, ‘Romeo eta Julieta’ eta beste antzezlan batzuetako eszena desberdinetan zehar antolatutako ibilaldi batez, barrez lehertzeko moduko berrinterpretazioa osatuz, egileak zer pentsatuko zukeen gogoan hartu gabe.
Aukera paregabea antzezlan desberdin batez barre egiteko. Eta irekita dago, noski,   Shakespeareren lanik ikusi ez dutenentzat ere. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago