MUSIKA

COMPAÑÍA CARAMALA
Karamelu bat gure buruaz barre egiteko
Barre egingo zenuke zure ahizpa/arrebak giltzurrun bat eskatuko balizu, karamelu bat eskatzen den bezalaxe? Antzezlan honekin, ziur baietz, horixe da-eta Caramala konpainia gazteko hiru emakumezko antzezleek sortutako komedia dibertigarri honen proposamena.
Zer egingo zenuke senide batek giltzurrun bat eskatuko balizu? Ba, adibidez, umore onez hartu. Horixe proposatzen digu Caramala Malagako konpainia gazteak, Virginia Muñoz, Carmen Baquero eta Noemí Ruiz antzezleek sortutako taldearen proiektuak, beraiek ere gazteak baina hegaldi-ordu pilatutakoak bai antzerkian eta bai hainbat telesail ezagunetan. Horren emaitza da ‘Caramelo’, itxuraz elkarrekin ondo moldatutako familia baten larruaren azpian dagoen errealitateaz barre egiteko aukera ematen digun komedia gazi-gozoak.

“Giltzurrunarena aitzakia da anaia-arreben arteko harremanaz, elkartasunaz eta eskuzabaltasunaz jarduteko. Hori guztia inor mintzen ez duen umore atseginez”, dio Muñozek, emaile-elkarte batzuek antzezlana beraien ekitaldietan antzezteko eskatu dietela nabarmenduz. “Eta guztia andaluzieraz antzeztuta”, erantsi du azentuak kilometrotako distantziara saltatzen duen antzezleak.
Aukera aproposa atsedenalditxoa hartu eta gure buruaz barre egiteko; agian gauzak hain serioak ez direla ohartuko gara eta.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago