MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

KIM LENZ & THE JAGUARS
Emakumezko rockabillyaren tronurako hautagaia
Rockabillyrik dinamikoena eta r&r klasikoa atsegin ditu gehien Kim Lenzek, pin up estetika ere gustuko duen ieta The Jaguarsekin lau disko kaleratu dituen ilegorri kaliforniarrak. Berriena aurkeztuko du, 'It's all true'; bertan Big Sandyrekin kolaboratu du.
Wanda Jackson-ek emakumezko rockabillyaren tronua erreibindikatu du Jack White aitapontekoa duen comebackaren bidez. 74 urte ditu, eta duela mende erdi jabetu zen tronuko aginte-makilaz. Artista honen jarraitzaileek negar egingo dute hiltzen denean, baita elkarrean artean lehiatu ere lekukoa hartzeko. Hauen artekoa dugu Kim Lenz, Los Angelesen finkatutako kantari, musikagile eta gitarra-jotzailea.
Oraingo biran, Lenzek laugarren diskoa dakarkigu, ‘It’s all true!’ (Riley Records), The Jaguars-ekin grabatutako rockabilly deskarga, jazz-kutsua eta aldizkako swing-kulunkak txertatzen zituzten aurreko lanak baino sendoagoa. Bere proposamen revivalzaleak 50eko urrezko hamarkadara garamatza, bai soinuan, gitarra arin bezain sendoak eta kontrabaxu indartsuan oinarritutako base egonkorrak tarteko direla, bai eta landa giroko pin-up estetikari dagokionez ere. Baina kantaria ez da panpina ilegorri hutsa. Bere jarrera sentsualaren atzean, taula gainean barruko guztia ematen duen piztia ezkutatzen da, ikuslea erakarri eta dantzan jartzea xede duena. Go cat, go!!

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago