MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JOE LOUIS WALKER
Bluesmanaren bertsiorik indartsuena
Blues garaikidearen eredu bihurtu den kantari eta gitarrajole estatubatuarrak lau Blues Music Award eskuratu eta bi DVD eta 23 disko kaleratu ditu. Azkena, Alligator Records-ekiko estreinaldi bikaina ('Hellfire'), energiaz betetako lana da, iaiotasuna eta eklektizismoa berresten dizkiona.

Getxo & Blues Joe Louis Walker estatubatuarraren proposamen bizi-biziaz abiatuko da.  Bluesean murgildu zen 1986an, The Spiritual Corinthians taldearekin gospelean jardun ondoren. Horrenbestez, hiru hamarkada luze egin ditu jatorri beltzeko musikagintzan, eta erritmo moteldu beharrean, adinari dagokion lasaitasuna bilatu beharrean, kantari eta gitarrajoleak bere diskorik indartsuena kaleratu berri du: 'Hellfire'.

Horixe da Chicagoko Alligator Records disketxe ezagunarekin grabatu duen lehen lanaren izenburua, soberako elektrizitatea duen blues trinkoa, The Rolling Stonesek sinatzeko moduko rocka, rhythm & bluesa, rock and rollari dagozkion taxukerak, gospelari egindako keinuak eta funk apur bat ere uztartuz. Walker maneiaezina da, 22 disko eta bi DVD kaleratu, lau Blues Music Awards irabazi eta BB King eta James Cotton gisako artistekin lan egin izanak ematen duen segurtasun eta harrotasunaz. Jai amaiera bikaina izango da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
EVERYBODY WANTS A PIECE
Pozgarriak dira bluesman kaliforniarraren birak. Bluesa, R&R eta are gospela darizkie (The Spiritual Corinthianseko kidea iza... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago