MUSIKA

BIME
BIZKAIA INTERNATIONAL MUSIC EXPERIENCE
MERCURY REV, ANARI ETA THE ASTEROIDS GALAXY TOUR, BATU BERRI DIREN HAMARREN ARTEAN

 

Mercury Rev, Anari eta The Asteroids Galaxy Tour taldeak entzutetsuenak dira, BIME Liveko kartelera batu berri diren hamarren artean. Estatu Batuetako Mercury Rev 80ko hamarkadaren amaiera aldera sortu ziren eta garai horretako rock psikodelikoaren aldeztaile nagusi izan ziren, beste talde batzuekin batera, The Flaming Lips, esaterako. Kultu-talde honek zortzi disko argitaratu ditu eta taldekideek BIME-ko kartela kalitatez beteko dute euren abestiekin eta zuzenekoarekin. Bestalde, Anari  (Azkoitia, 1970), euskarazko rockaren munduan itzal handiko ahotsa daukagu. Bere diskoak goraipatuak izan dira sarritan, bai tokian zein estatuan. Estudioko lau disko ditu (Azkenengoa, 2009ko ‘Irla izan’), zuzeneko bat (2008ko (‘Anari Kafe Antzokian Zuzenean’) eta EP bat, Nafarroako Pettirekin. Anarik Euskadi agertokian joko du (stage 3), azaroaren 22an, ostiralean.

The Asteroids Galaxy Tour taldea daukagu ere hamar batu berri hauen artean. Danimarkako talde honek Mette Lindberg du abeslari eta Lars Iversen ekoizle. Zuzenenean lau musikari gehiago dauzkate, baita haizezko instrumentuak ere, Iversenen abestiei acid jazz, psycho eta soul pop kutsuak emateko. Amy Winehouse zendua gonbidatu gisa izendatu zituen lehenengoetarikoa izan zen. Harrezkero, beste hainbat artista lagundu ditu, Katy Perry, esaterako. Euren ‘Golden Age’ abestia publizitate kanpaina entzutetsu baten parte izan zen eta horri esker nazioartean ezagutzera eman zuten euren burua. Hori berretsi besterik ez zuten egin euren bigarren diskoarekin, 2012ko ‘Out Of Frequency’.

Gauzak horrela, ondorengoak dira gainontzeko taldeak: The Excitements (Bartzelonako soul eta rhythm & blues talde itzela, ‘Sometimes Too Much Ain’t Enough’ diskoa aurkeztuko dute), Green & Gauss biragailuan, Kanadako Japanese Girls (Vancouverreko lau musikari, indie progresibo estilokoak, ‘The Shark Week’ EP berria aurkeztera datoz) eta Megan Bonnell (indie-folk,  ‘Hunt And Chase’ disko argitaratu berria aurkezteko). Anariz gain, Euskadi agertokian (stage 3) ondorengoak izango ditugu: Inoren Ero Ni (Andoaingoak, lau disko, azkenengoa 2011ko ‘Fregoli’), Anai Arrebak (Jousilouli ohien abeslari Matxeten proiektu berria, Gipuzkoatik) eta  Jupiter Jon irundarrak, ‘Pleistozenoko astelehenak’ diskoa aurkezteko (rock progresiboa, grabaketan eta ekoizpenean Karlos Osinagaren kutsua nabari).

SARRERAK

2 egunerako Live/Market eskaintza-txartela: 44€ + gastuak

URRIAREN 22A ARTE ESKAINTZA!!

Egun baterako sarrera: 25€ + gastuak

Salguneak: www.bime.net , Kutxabank kutxazainak, Ticketmaster sarea, www.ltinews.net/LTI/sarrerak, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, Halcón bidaietako bulegoak, www.atrapalo.com


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BIME
Urrian, 9 herrialdetako talde berrien zuzeneko 40 emanaldi baino gehiago izango dira Bilboko aretoetan, eta Mala Rodríguezek ... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago