MUSIKA
Testua: Azkuna Zentroa

DIMITRA LAZARIDOU-CHATZIGOGA
Audición
DIMITRA LAZARIDOU-CHATZIGOGA -Azkuna Zentroa Bilbao
2017-04-13

Musika esperimentaleko programaren barruan, hurbileko eta nazioarteko artisten soinu-lanak ezagutzera emateko, gure artean izango dugu Londresen bizi den Dimitra Lazaridou-Chatzigoga musika konposatzaile eta hizkuntzalari greziarraren proiektu bat.

Zitara instrumentu nagusitzat hartuta, musika esperimentaleko eta inprobisazioko profesionala da 2006az geroztik. Soinu sostenituak eta pikortatuak sortzen ditu, erresonantzia-kutxan 'ebowak' eta zenbait objektu erabilita. Haren lanaren ardatza bat-batekotasunaren eta landutako tekniken artean kokatzen da.

Partaide izana da hainbat inprobisazio-taldetan, besteak beste, Jennifer Allum, Alfredo Costa Monteiro, Angharad Davies, Rhodri Davies, Matt Davis, Axel Dörner, Birgit Ulher eta Daichi Yoshikawarekin. Bakarkako lehen diskoa, ‘Stroke by stroke’, 2011n argitaratu zuen, ‘Organized Music from Thessaloniki’ zigiluarekin.

Harrez gero, ‘MOBILE nº2 OR odds ratio’ online proiektua aurkeztu zuen Another Timbre-n, Nate Wooley, Cremaster (Alfredo Costa Monteiro eta Ferran Fages), Xavier Charles, Enrico Malatesta eta Christian Weber-ekin, eta ‘Bauchredner’ duoa Cathnor Recordings-en, Martin Küchenekin batera. Martxoaren bukaeran, Mikrotonek aurreikusitakoaren arabera, ‘Borough’ argitaratuko du: The Holy Quintet eta Johnny Changen, Jamie Drouin, Dominic Lash eta David Ryanen arteko topaketa bereziaren dokumentu bizia izango da.

Azken urteetan, Londresen eta inguruetan aritu izan da batez ere, orain dela gutxi Berlinen jo izan duen arren. Oraindik orain, musika birbideratzeko dauden askotariko moduak aztertzen ari da arretaz.

Harekin batera, Bilbon bizi den Jonathan García Lana belgikarrak, ezizenez ‘Tunipanea’, maiatzaren 16an eta 17an izango den ‘Luthiertza Esperimentala’ tailerraren emaitza eskainiko du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AUDICIÓN
Tresna tradizional batetik abiatzea, zitaratik hain zuzen ere, musika esperimentala sortzeko. Hori da da Dimitra Lazaridou-Ch... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago