MUSIKA
Testua: Atlantikaldia

ATLANTIKALDIA
Atlantikaldia jaialdiak #HerritikMundura udarako kanpaina martxan jarri du
2017-07-28
Atlantikaldia jaialdiak #HerritikMundura udarako kanpaina martxan jarri du • Herritarrek, jaialdiak prestatu dituen paperezko itsasontzi txikiak eraiki eta oporretan itsasontziarekin ateratako argazkiak sare sozialetara igotzea da proposamena #HerritikMundura eta #(lekuaren izena) traolak erabiliz • Helburua herritarren parte-hartzearen bidez Atlantikaldia jaialdia munduan barrena zabaltzea da. Jaialdiak munduko kulturak lehorreratzen ditu Errenterian, baina ba al du munduak Errenteriaren berri? • Errenteria, Donostia eta Gipuzkoa osoko hainbat puntu ezberdinetan jaso daitezke Atlantikaldiako itsasontziak (beherago zerrenda).

Errenteria mundu osora Sortu zenetik, Errenteriak lotura zuzena izan du itsasoarekin. Beti egon da mundura zabalik, joan-etorrien lekuko izan da; hori irudikatuko du Atlantikaldiak aurten. Garai bateko lehorreratze handi bat bailitzan, herria munduko txoko ezberdinetako musika, hizkuntza, gastronomia, jolas eta bestelako kultur jarduerez beteko da. Bertako eta kanpoko eragileei esker lau egunez Errenteria kolorez eta doinuz jantziko da. Baina munduak ba al du Errenteriaren berri? Jaialdiaren datak iritsi aurretik, herritarrek jaialdiko irudia munduan barrena zabaltzeko aukera izango dute proposamen parte-hartzaile honen bitartez.

Atlantikaldia izeneko Kultur Topagune eta Musika jaialdi bat badela eta guztiak ongi-etorriak direla zabaldu nahi da. Era berean, herritarrak jaialdiaren hedapenean inplikatzeko deia egiten dute antolatzaileek, aurtengoa ere jaialdi errepikaezin eta paregabe bihurtzeko helburuarekin. Nola zabaldu argazkiak Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialetara igotzea proposatzen du jaialdiak #HerritikMundura eta #(lekuaren izena) traolak erabiliz.

Horrela, argazkien zabaltze birala bultzatu nahi da. Nahi duenak info.atlantikaldia@errenteria. eus helbidera ere bidali ditzake bere argazkiak eta jaialdiak berak zabalduko ditu sare sozialen bitartez. Itsasontziak jasotzeko lekuen zerrenda Errenteria, Donostia eta Gipuzkoa osoko hainbat puntu ezberdinetan jaso daitezke Atlantikaldiako itsasontziak. Nahi izanez gero, jaialdiak web orrialde bat prestatu du, bertatik itsasontzi origamiak jeitsi eta etxean ere inprimatu ahal izateko: atlantikaldia.errenteria.eus/uda

 

Errenteria eta Oarsoaldea Errenteriako Udala Errenteriako Liburutegia ErrenteriakoTurismo bulegoa Xenpelar etxea Udal gazte informazio bulegoa Merkatuzar Galtzaraborda kiroldegia Niessen Kulturgunea Fanderiako kiroldegia San Pedroko Liburutegia (Pasaia) Itxasmendu Udal Liburutegia (Pasaia) Pasai Antxoko Udal Liburutegia (Pasaia) Udal Kultura Aretoa (Pasaia) Turismo Bulegoa (Pasaia) Manuel Lekuona Udal Liburutegia (Oiartzun) Lezoko Udal Liburutegia (Lezo) Gezala Auditorium (Lezo) Oarsoaldeko ostatuak Usategieta (Oiartzun) Sidorme (Oiartzun) Berri Versalles (Errenteria) Gurutze Berri (Oiartzun) Elizalde (Oiartzun) Errekalde (Lezo) Amazkar (Oiartzun) Olazi (Oiartzun) Añarre Zarra (Errenteria) Arkale Zahar (Oiartzun) Erretegi Haundi (Oiartzun) Juan Martindegi (Lezo) Momotegi (Oiartzun) Anziola (Oiartzun) Larre Handi (Errenteria) Peluaga (Oiartzun) Larrabide (Pasai San Pedro) Endara (Lezo) Iragorri (Oiartzun) Aitzarri (Oiartzun) Oliden (Oiartzun) Gipuzkoako Kulturguneak Egia K.E. (Donostia) Okendo K.E. (Donostia) Intxaurrondo K.E. (Donostia) Lugaritz K.E. (Donostia) Ernest Lluch K.E. (Donostia) Loiola K.E. (Donostia) Altza Casares K.E. (Donostia) Tabakalera (Donostia) Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia) Biteri K.E. (Hernani) Orio K.E. (Orio) Sanz Enea K.E. (Zarautz) Bastero Kulturgunea (Andoain) Musika Eskola (Astigarraga) Kulturate (Arrasate) Baztartxo Antzokia (Azkoitia) Soreasu (Azpeitia) Usurbe Antzokia (Beasain) Gure Aretoa (Billabona) Portalea K.E. (Eibar) Herriko Antzokia (Elgoibar) Getariako K.E. (Getaria) Amaia K.E. (Irun) Emaús (Irun) Manuel Lekuona K.E. (Lasarte) Latxartegi Aretoa (Legazpi) Santa Ana Udal Antzokia (Oñati) Herri Antzokia (Ordizia) Udal Kultura Aretoa (Pasaia) Leidor Antzokia (Tolosa) Sarobe Arte Eszeniko gunea (Urnieta) Pagoeta Udal Antzokia (Urretxu) Artzabal Baserria (Usurbil) Aita Mari Antzokia (Zumaia) Zelai-Arizti Aretoa (Zumarraga) Museoak San Telmo Museoa (Donostia) Guggenheim Museoa (Bilbo)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ATLANTIKALDIA
Oiartzun ibaian (Iztietan) egingo da lehen ItsasGora Fest jaia. DJ Makala (EH) eta Denis Barzaga perkusiojole kubatarra aritu... (gehiago irakurri)
Atlantikaldia jaialdiak musikaz eta kulturaz beteko ditu Errenteriako (Gipuzkoa) kale eta plazak, irailaren 21etik 24ra. Alph... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Irailean Errenterian egingo den Atlantikaldia jaialdia hasi da motorrak berotzen, Itsas Gora Fest ekimenaren lehen edizioarek... (gehiago irakurri)
NIESSEN KULTURGUNEA
70 jardueratik gora antolatu dira aurtengo ediziorako. Horietako hamabitan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea.... (gehiago irakurri)
Inor ez du axolagabe uzten Nneka (Nigeria, 1980) kantari, antzezle eta konpositorearen nortasun eta ahots handiak. Egungo afr... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Kultura eta musika topaleku bihurtu den Atlantikaldia jaialdia irailaren 19tik 22ra egingo da Errenterian (Gipuzkoa). Sorkunt... (gehiago irakurri)
The Skatalites musikaren historia bizia dira. Banda Jamaikan jaio zen 1964an eta ska musikaren sortzailetzat jotzen da. Bi Gr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago