MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JOHN CALE
Musikaren bilakaeraz konpromisoa duen artista
Musikari galestar honek The Velvet Undergrounden arrakastak sinatu zituen eta talde horrekin legenda bihurtu zen 60 hamarkadan. Musikari geldigaitz, azkar eta esperimentaziozalea, bakarkako ibilbide interesgarria du. Horren fruitu berria da 'Extra playful' EPa.
John Davis Cale aski ezaguna da Lou Reed-ekin batera The Velvet Underground rock-talde legendarioa sortu eta aurrera ateratzeko egin zuen lanagatik. Hala ere, musikari, musikagile eta ekoizle galestarrari zuzendutako eskerronak ez dira haren biografiaren pasarte garrantzitsu horretara mugatu behar, oraingo uneraino ere luzatu behar da, musikaren bilakaeraz eta formula berrien bilaketaz konpromiso argia duen artista izaten jarraitzen baitu. Inkonformismo horren azken emaitza dugu ‘Extra playful’, 2011an argitaratutako EPa, esperimentatzeko grina eta sofistikazioarekiko eta egitura ez-konbentzionalekiko zaletasuna berresten dituena. 
Avant-garde eta art rock bezalako etiketak Caleren lanari itsatsita geratu dira hirurogeiko hamarkadan New Yorken finkatu zenez geroztik. Handik hona, 30 album baino gehiago kaleratu ditu, eta emanaldi bakoitzean, rockaren eta are musika garaikidearen historia-zati bat bistaratzearen ‘emozioa’ eragiten du. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago