MUSIKA

LAGARTIJA NICK
Banda erretroaurrerakoiaren hastapenak
Granadako taldeak 'Hipnosis' izeneko bere lehen lanaren errepertorio osoa berreskuratu du. 1991n kaleratuta, horko kantuak Antonio Arias eklektikoak landutako esperimentaltasun gutxienekoak dira, baina rocka darie nonahi, eta amorrua eta nahasmendua alde lirikoan. Gogoratzea merezi du.

Dozena bat diskotan, Lagartija Nick rock hutsetik esperimentazio elektronikora igaro da, flamenkoa zeharkatuz eta kontzeptu geometrikoak, astronomikoak eta ebolutiboak aldarrikatzen dituzten gai errepikariei uko egin gabe. Bere eklektizismo bitxiaz, Enrique Morente kantariaren ondoan Lorcaren obra aldarrikatu dute; album bat eskaini diote guru elektronikoen maisutzat jotzen den José Val del Omar poeta eta zinegileari, eta aurretiaz grabatutako oinarri azkarrak gitarra gartsuekin eta sci-fi tankerako giroztapenekin uztartu dituzte.

Antonio Ariasen esanetan, Granadakoa banda erretroaurrerakoia da, iragana eta etorkizunaren arteko loturak bilatu eta Jules Verneren moduko hizkera ameslaria landu duena. Kantari, baxujole eta musikagileak lideratzen du 1990az geroztik, eredu finkoetatik at ‘Hipnosis’ izenburuko debut diskografiko osoa berreskuratu duen taldea. Jatorrizko kideak tarteko direla: Arias, Eric Jiménez, Juan Codorniú eta M. A. R. Pareja. Sekulakoa.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
EL PERRO ANDALUZ
Granadako Lagartija Nick taldeak argia, adimena eta berezitasuna eman dizkio 1991z geroztik kultuzko bitxikerien kaxoira bazt... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago