MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

GWENDAL
Musika zeltaren sustraiei oratuta
Gwendal da, zalantzarik gabe, musika zeltaren erreferentziarik handienetakoa. 1972az geroztik jardunean diharduen talde frantsesak beste inork baino hobeto uztartu ditu folka, rocka, jazza eta musika klasikoa. Halaxe egin zuten 2005ean, ‘War-raog’ izenburuko hamargarren diskoan.
Oso iritzi ona dago musika zeltaz, eta osagai finkotzat erabili ohi da folk jaialdi desberdinetan. Hala ere, estilo honen barruan ez dira asko nazioartean benetako ospea lortu duten taldeak. Ondorioz, kontu hauetan adituak ez direnek izen gutxi batzuk baino ez dituzte gogoan erabiltzen, eta horien artean, Gwendal, Youenn le Berrek 1972an sortu eta egun ere gidatzen duen talde frantsesa.

Bere musika ez zen ‘elektrifikatu’ bost urte igaro arte, lurrari atxikita dagoen musika da, sustrai zeltari oratutakoa, eta berdin gauza daiteke jigetan nahiz garapen luzeetan edota folk aurrerakoia gogoratzen duten girotze ilunetan; batzuetan dantzagarri eta bizigarri, bestetan lasaigarri eta baregarri. Kutsu tradizionaleko errepertorioa da, bukolikoa eta mitologikoa, eta kantuei darien irlandar baserri-usaina hamar diskotan itsatsita geratu da. Azkena,‘War-raog’, duela zazpi urte kaleratutako grabazioa. Ez dio axola, horko hitez gozatzea soberako motibazioa da taldearen jarraitzaileentzat.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago