KMON LIVE ONLINE
Testua: DFG-GFA

DANTZAGUNEA
DFG-GFA
KMON LIVE
Dantzaguneak gela birtuala ireki du konfinamendu aldirako
2020-04-26
Ekimena dantza komunitateari zuzenduta dago, sarbide librearekin Jitsi aplikazioaren bidez. “Krisi honetan, beharrezkoa da ahalegin guztiak egitea, nahi badugu kulturak, merezi duen tokia har dezan”, adierazi du Gipuzkoako Kultura diputatu Harkaitz Milanek.

Gipuzkoako Dantzaguneak, dantzaren sorkuntza eta ikerketarako zerbitzuak, dantza-gela birtuala ireki du, konfinamendu aldian dantza-eskolak eskaintzeko, bideokonferentziaren bidez. Ekimen hori gauzatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua egiten ari den jardueren esparruan, horien helburua baita kultura-edukiak herritarrei hurbiltzea osasun larrialdiko egoera honetan, bere plataforma digitalak indartuta. Egitarauaren hartzaileak dira, hasiera batean, beren prestakuntza-ikasketak Dantzagunean egiten ari diren dantzariak, baina eskola digitaletarako sarbidea libre da interesdunentzat. Kulturako diputatu Harkaitz Millánek azpimarratu duenez, konfinamenduan kulturaren presentzia indartzeko ekimenen parte da egitaraua: “krisi honetan, beharrezkoa da ahalegin guztiak egitea, nahi badugu kulturak, merezi duen tokia har dezan”.

Lehenengo hiru hilabeteetarako 12.000 euroko aurrekontua du programak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jarria larrialdi egoera honetan dantza sektorea babesteko lehen ekarpen gisa, eta irailetik aurrera  baliabide gehiago jasoko ditu

Gela birtualerako sarbidea dantzagunea.gipuzkoakultura.net web orriaren bidez egingo da, Jitsi aplikazioaren bitartez (www.jitsi.org), zeina eskuragarri baitago Android eta IOS plataformetarako, pasahitz hau sartuz: “dantzagunea”.   Plataforma digital horren bidez, eskuragai dago prestatutako egitaraua, aste osoa hartzen duena. Astelehenetik ostegunera, teknika koreografikoak mantentzeko eskolak ematen dira: egun bakoitzean, sortzaile batek bere koreografia-hizkuntzan oinarritutako programa bat eskaintzen du. Ostiraletako eskolak, berriz, sortzaileei irekitako leiho bat eskainiko du: koreografo gailenek beren sorkuntza-prozesuari buruz hitz egingo dute, eta ikasleekin partekatuko dute prozesu hori. Eskolak, egunero, 10:00etan hasten dira, ostiraletan izan ezik, 11:00etan hasiko baitira.

Baliabide berri horren bitartez, Dantzaguneak aukera emango die zentroarekin lotutako Gipuzkoako sortzaileei, ohar honetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte, proposamenak aurkez ditzaten, dantza-lantegiak emateko.

Dantzaguneak gela birtuala ireki du konfinamendu aldirako
Dantzaguneak gela birtuala ireki du konfinamendu aldirako

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Erakusketa Aretoak ateak irekiko ditu berriz ere apiriletik uztailera bitartean, Egile Sa... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gobernuaren Ordezkaritzak, Acción Cultural Española-k (AC/E) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Basque Way erakusketa aurkeztu du ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago