ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

TESTIGO DE CARGO (AGATHA CHRISTIE)
Tanttaka
Testigo de cargo (Agatha Christie)
'Testigo de cargo' Agatha Christieren klasikoaren egokitzapen bikaina da. 1947an Londresen izandako hilketa bat kontatzen du. Alargun bat hiltzeaz akusatu dute Leonard Vole eta haren aurka deklaratu du emazteak. Fernando Bernuesek zuzendua eta Fernando Guillen Cuervo protagonista duela.

Londres, 1947. Iluntzean hiria lainoak hartuta dela, krimen izugarri bat gertatzen da. Alargun bakarti bat hil dute labankadaka bere luxuzko etxean. Susmagarri bakarra Leonard Vole da, hildakoarekin adiskidetasun bitxia zuen xarma handiko bizinahia.

Guztien harridurarako, Wilfrid Robarts jaunak, ospe handiko abokatu zaildu eta zorrotzak, akusatua defendatzea onartuko du. Aurrez aurre duen kasua irabazteak, hori bai, ezinezkoa dirudi.

Susmagarriaren zurigarri bakarra, gainera, bertan behera geratuko da emazteak berak ere Leonard Voleren aurka lekukotasuna ematean. Romaine Vole emazteak kontatuko duenez, hilketaren gauean, senarra goizaldeko ordu txikietan itzuli zen etxera, eskuak eta arropa odolez zikinduta zituela.

Akusazioaren lekuko horren ustekabeko testigantzaren ostean, epaiaren zain dagoela dirudi, guztia erabakita dagoela. Aldiz, Wilfrid Robarts jaunak ez du oraindik ere azken hitza esan.

Informazio gehiago: Testigo de cargo.

Testua: Agatha Christie. Bertsioa: Roberto Santiago. Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués. Aktoreak: Fernando Guillén Cuervo, Isabelle Stoffel, Bruno Ciordia, Adolfo Fernández, María Zabala, Markos Marín, José Cameán, Nerea Mazo. Argi diseinua: Ciru Cerdeiriña. Jatorrizko musika eta audioeszena: Orestes Gas. Jantzi diseinua eta karakterizazioa: Elda Noriega (AAPEE). Ikus-entzunezko diseinua: David González | 2VISUAL. Ilustrazioak: Irune Aguirreazaldegui. Zuzendari laguntzailea: Virginia Rodríguez. Diseinu grafikoa eta argazkiak: Javier Naval. Ekoizpen exekutiboa: Beatrice Binotti.Ekoizpen zuzendaria: Nadia Corral. Banaketa: ConTablas. Ekoizpena: Octubre, Tanttaka Teatroa, Bitò.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
TANTTAKA
Tanttaka konpainiak omenaldia egiten die liburutegiei eta literaturan hurbiltzera animatzen ditu gazteenak. Horretarako, Fern... (gehiago irakurri)

Telmo Iruretak eta Aitziber Garmendiak harreman, sexu eta desgaitasunen inguruko tabuak hautsi dituzte. 'Sexberdinak' (Tantta... (gehiago irakurri)

Ikuskizunaren datak
Abuztua
Asteazkena
Victoria Eugenia Antzokia
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Osteguna
Victoria Eugenia Antzokia
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Ostirala
Victoria Eugenia Antzokia
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Larunbata
Victoria Eugenia Antzokia
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Igandea
Victoria Eugenia Antzokia
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago