ARTE ESZENIKOAK

SOLITUDES
Solitudes

Kulunka konpainiak aurkezten duen Solitudes laneko protagonistak sentitzen du ez dutela ulertzen; izan ere, bizitza itxarote huts gisa bizi duten zahar gehienek bezala, gauza sinpleak baino ez ditu nahi. Gauza hain sinpleak, non besteak ez baitira ohartzen haien garrantziaz. Historia honen gauzarik harrigarriena da ezen agureak ?bizitzan pizgarririk ez duen norbaitengandik besterik espero litekeen arren? ez duela etsitzen, ez diela uko egiten bere desiratxoei, eta haiek lortzeko borrokatzen dela, setaz eta duintasunez. Horrek bere ondorioak izango ditu, noski, bai berarentzat eta bai ingurukoentzat.

Solitudes izenak berak agerian uzten duenez, bakardadearen moduez ari da. Agure alargun bat, semea eta biloba, eta gorputza kalean saltzera behartuta dagoen emakume bat (bere semea aurrera aterako badu) dira obra honetako pertsonaia nagusiak. Zein bere aldetik saiatzen dira ez itotzen, belaunaldien arteko inkomunikazioa nagusi den gizarte batean, non batzuetan arreta konpainiarekin nahasten baita.

Solitudes lanak, Forever eta André & Dorine antzezlanekin batera, Kulunkak hamabost urte hauetan sortutako maskara ikuskizunen trilogia osatzen du.

Interpreteak: Edu Cárcamo, José Dault, Garbiñe Insausti. Zuzendaritza: Iñaki Rikarte. Jatorrizko musika eta soinu diseinua: Luis Miguel Cobo. Maskaren diseinua eta gauzatzea: Garbiñe Insausti. Eszenografia eta jantzien diseinua: Ikerne Giménez. Argiztapen diseinua: Carlos Samaniego. Ekoizpen exekutiboa: Kulunka Teatro. Zuzendari laguntzailea: Rolando San Martín. Argazkiak: David Ruiz. Kartela: Dani Castillo. Prentsa: María Díaz. Koproduzkioa: ESZENA T (Victoria Eugenia Antzokia, Scène Nationale du Sud ? Aquitaine).


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARAKALDO BILBAO
MADRID BILBAO
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek Kamikaz Kolektiboa sortu zuten,... (gehiago irakurri)
BILBAO
Juanjo Artero da 'Asesinato en el Orient Express' Agatha Christieren klasikoaren mold... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kulunkak Forever eta Solitudes lanekin batera hamabost urte hauetan sortutako maskara ikuskizunen trilogia osatzen duen André & Dorine obra aurke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Maiatza
Larunbata
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago