ARTE ESZENIKOAK

ANDRÉ & DORINE
André & Dorine

Kulunkak Forever eta Solitudes lanekin batera hamabost urte hauetan sortutako maskara ikuskizunen trilogia osatzen duen André & Dorine obra aurkeztuko du.

Gela txiki batean, idazteko makina baten tekleatze frenetikoa egunero liskartzen da biolontxelo baten nota etengabeekin: André eta Dorine dira. Beste askok bezala, adineko bikote horrek ahaztu egin du behin batean elkartu zituen hura, eta nagikeriak hartu ditu. Baina beren bizitza ustekabeko gertaera batek astinduko du, izan zirena gogoratzera behartuko dituena; eta iraganera begiratzeak orainaldi berri bat eratzen lagunduko die. Baliteke, ordea, jadanik berandu izatea.

André & Dorine barre eta negarren errusiar mendia da, hitzik batere gabe eta maskaren botereari esker, dramatik komediara, bizitzatik heriotzara, maitasunetik ahanzturara dabilena.

André & Dorine ikuskizunak, konpainiaren lehenengoa, 2010eko urrian ekin zion nazioarteko bideak urratzeari, Kolonbiako Manizales hirian egiten den Nazioarteko Antzerki Jaialdi entzutetsuan. Orduz geroztik, André & Dorine lana 600 bat aldiz taularatu du Kulunka Teatrok, eta 30 herrialdetan baino gehiagotan ikusi ahal izan dute azken urteetan. Horren adibide dira Madrilgo Fernán Gómez Antzokian, Bartzelonako Teatre Polioraman eta Los Angelesko LATC-n (Kalifornia) burututako denboraldi luze eta arrakastatsuak.

Interpreteak: Edu Cárcamo / Rolando San Martín, Garbiñe Insausti /Rebeca Matellán, José Dault / Alberto Huici. Zuzendaritza: Iñaki Rikarte. Zuzendari laguntzailea: Rolando San Martín. Jatorrizko musika: Yayo Cáceres. Maskaren diseinua eta gauzatzea: Garbiñe Insausti. Eszenografia: Laura Eliseva Gómez. Jantzien diseinua: Ikerne Giménez. Argiztapen diseinua: Carlos Samaniego. Ekoizpena: Kulunka. Argazkiak: Gonzalo Jerez, Svend Andersen. Bideoa: Aitor de Kintana. Prentsa: María Díaz. Banaketa: Proversus.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARAKALDO BILBAO
MADRID BILBAO
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek Kamikaz Kolektiboa sortu zuten,... (gehiago irakurri)
BILBAO
Juanjo Artero da 'Asesinato en el Orient Express' Agatha Christieren klasikoaren mold... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kulunka konpainiak aurkezten duen Solitudes laneko protagonistak sentitzen du ez dutela ulertzen; izan ere, bizitza itxarote huts gisa bizi duten... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Maiatza
Igandea
Victoria Eugenia Antzokia
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago