ARTE ESZENIKOAK

LO PEOR QUE LE PUEDE PASAR A UN NIÑO
Lo peor que le puede pasar a un niño
Post mortem azterketa, edo nekropsia, prozedura mediko bat da. Gizakiei hil ondoren egiten zaie, gizabanakoak bizitzan izan dituen baldintza medikoei buruzko informazioa lortzeko.

Lan honetan, 40 urte inguruko mutil batek, Barbie izeneko alter egoarekin batera, bere bizitza-nekropsia egingo du. Hala, kontatuko dute nolako haurtzaroa izan zuen, nolako nerabezaro eta heldutasuna, nolako eragina izan zuten harengan irakasleek, aitak, aitonek, lagunek eta gainerako figura maskulinoek. Bere maskulinitatea nola eratu den deskubrituko dute pixkanaka, harik eta Barbiek nekropsia leherraraziko duen arte.

Barbie eta untxi baten nekropsia bat eszenaratuz, Javier Liñerak antzerkia erabiltzen du, azken arte gisa ez ezik, azukrea egiteko, gogoratzeko, birrintzeko, duintzeko… tresna gisa ere.

Eszena krudelak ditu, baina ez desatseginak. Gogorrak, baina gomendagarriak. Zoragarri idatzitakoak, eta taularako ederki planteatuak.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBAO
BARCELONA TOLOSA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA VITORIA...
Salva Reinak Prohibido echarle cacahuetes al mono ikuskizuna dakar, eta, bertan, hare... (gehiago irakurri)
TOLOSA DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
MADRID BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago