ARTE ESZENIKOAK

LO PEOR QUE LE PUEDE PASAR A UN NIÑO
Lo peor que le puede pasar a un niño

Jaime Liñera eta Ekoma teatroren antzezlan honek gizon batek izan behar duenaren ideia nola eratzen eta hausten den du ardatz, ikuspegi pertsonaletik abiatuta, kolektibo bihurtzen dena.

40 bat urteko gizonezko batek eta bere alter egoak, Barbiek, bizitza-nekropsia egingo dute. Horrela, alez ale gizonak jakinaraziko digu nolakoa izan zen umetan, nola bizi izan zituen nerabezaroa eta heldu-aroa, zer nolako eragina jaso zuen irakasle, aita, aitona, lagun eta bere bizitzan izan diren gainerako gizonezkoengandik. Poliki-poliki bere maskulinitatea nola eratu den erakutsiko digu. Horixe da antzezlanaren abiapuntua, maskulinitatea deseraikitzeko bidea, zer den maskulinoa eta zer ez, nola eratu zen gure haurtzaroan odolez eta suz iltzatu ziguten maskulinitatearen kontzeptua, eta zer nolako bilakaera izan duen? zer da maskulinoa izatea?

Honela laburbiltzen du konpainiak antzezlana: "Antzezlan ausarta, gogoeta eginaraziko diguna eta behar-beharrezkoa, ikusleok zuzenean gonbidatuko gaituelako gure barruan begiratu eta ordura arte ziurtzat jo dugun hori berrikustera".


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Azaroa
Ostirala
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago