ARTE ESZENIKOAK

MUGARRI
Mugarri

Jokai Produkzioaken Mugarri antzezlanean bi begirada, bi istorio eta leku bakarra dago, Ibardingo muga. 

Lehenengo begirada Maria artzainarena da; borda batean bizi da, Ibardin gainean, bertan ditu ardiak. Bere kontakizunek gertakari politikoei dagokienez urte nahasiak islatzen dituzten bizipenak kontatzen dituzte: Gerra Zibila, gerraostea, II. Mundu Gerra. Bigarren begirada Kontxi alabarena da, zeinak borda benta batean bihurtuko duen. Bere bizipenek gaur egun mugan gertatzen diren arazoak jorratzen dituzte: migrazioa eta mugaren inguruan bizi diren biztanleen egunerokotasunari eragiten dioten erabaki politikoak.

Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaldu nahi ditu.

Zuzendaritza, jatorrizko ideia, testua: Jabier Leoz Aristu. Errealizazioa: Jon Artola Urrutia. Ekoizpena: Jokai. Kanpoko begirada: Esther Carrizo. Eszenografiaren arduraduna: Tere Sarriguren. Musika: Julen Lezaun, Igor Telletxea, Jabier Leoz Aristu. Moldaketak: Igor Telletxea, Nerea Urbizu Ruiz, Ángel Unzu. Hitzak: Julen Lezaun Landa, Dani Irazoki. Interpretea: Tere Sarriguren German. Ahotsak: Maitane Urbizu Ruiz, Julen Lezaun, Jabier Leoz Aristu. Biolina: Julen Lezaun Landa. Biolontxeloa: Eñaut Zubizarreta. Gitarra: Cecilia Moreno Úbeda. Txalaparta: Sergio Lamuedra Calo, Jabier Leoz Aristu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARAKALDO BILBAO
MADRID BILBAO
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek Kamikaz Kolektiboa sortu zuten,... (gehiago irakurri)
BILBAO
Juanjo Artero da 'Asesinato en el Orient Express' Agatha Christieren klasikoaren mold... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kulunkak Forever eta Solitudes lanekin batera hamabost urte hauetan sortutako maskara ikuskizunen trilogia osatzen duen André & Dorine obra aurke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Apirila
Larunbata
Teatro Principal
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Apirila
Igandea
Teatro Principal
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago