Fernando Albizu, Álvaro Quintana eta Gloria Albalate diraGoteras ikuskizunaren protagonistak.
Toni etorkizun oparoa duen antzerkigile gaztea da. Gau batean, teilatuan itogin batzuk agertuko dira. Etxeko gorabehera soila izan beharko lukeena, bere bizitzako unerik garrantzitsuena bihurtuko da azkenean, bizilaguna hogeita hamar urte geroagoko Toni bera dela jakiten duenean. Badirudi etorkizunean gauzak ez direla Tonik uste zuen bezala joan, eta bi erreplikak orainaldian huts egin duena aldatzen saiatuko dira, ahalik eta etorkizunik onena lortzeko.
Ikuskizun honek antzerkian oso ohikoa ez den genero batekin jolastu nahi du: zientzia fikzioa. Elkarrizketak eta jolas eszenografikoak abiapuntu hartuta, obrak denboran zehar bidaiatu nahi du, zahartzearen esanahiaz, itxaropenen eta errealitate gordinaren arteko borrokaz eta arrakastaren balioaz hausnartuta. Eta dena komedia bistatik galdu gabe. Izan ere, zure etorkizuneko niarekin topo egitea eta zeure burua inoiz imajinatuko ez zenukeen zerbaitetan bihurtuta ikustea tragikoki komikoa izan daiteke.
Zuzendaritza: Borja Rodríguez. Interpreteak: Fernando Albizu, Álvaro Quintana, Gloria Albalate. Egilea: Marc de la Varga. Argiztapena: Juanjo Llorens. Eszenografia: Luis Crespo. Jantziak: Mélida Molina. Musika: Rafael Arnau. Soinu-gunea: Laparra. Zuzendari laguntzailea: Pablo G. Boutou, Marta R. Sanz. Ekoizpen zuzendaritza: Isabel Casares, Aníbal Fernández Laespada. Efektu berezien makineria: Margo González. Eszena argazkiak: Danilo Moroni. Kartelaren argazkia eta diseinua: Javier Naval. Shooting: Antonio Moreno. Konpainia: Mic Producciones / Producciones 099.