ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

FACES (KHEA ZIATER)
KHEA ZIATER
FACES Teatro Arriaga Antzokia
Khea Ziater zinemako eta antzerkiko lengoaien arteko zubiak bilatzeagatik nabarmendu da, betiere Alex Gerediaga 'Kabulian'-en zuzendaritzapean. Oraingo honetan, John Cassavetesen 'Faces' film ezaguna egokitu du. Aktore-lan hutsa, galerari eta maitasunari buruzko istorio batean.

Galera, helduaroaren onarpena eta, batez ere, maitasunaren alderdi ezkor eta esplizituena dira agertokian antzezten diren gaiak. Pertsonak eta maitasuna benetan interesatzen zitzaizkion Cassavetesi. Hala, maitasunaren bariazio guztiak aztertzen zituen, jendearen bizitzako motorrik indartsuena baita, bai hura lortzen saiatzeko eta bai hartatik urruntzeko. Faces filmaren kasuan, maitasuna onarpenarekin eta etsipenarekin nahasten duen harreman higatuari erreparatzen dio, bakardadearen aurreko beldurrari, alegia.

Egokitzapenari dagokionez, Alex Gerediagak testuaren bertsio laburtua landu du, baina elkarrizketak fideltasunez jaso ditu. Filmean bezala, antzerkian ere funtsezko oinarria aktoreekin egindako lana da. Interpretazioen bidez bizitza-pusketa hori harrapatu nahi da, Cassavetesen kamerak gordinki eta bere horretan jasotzen dituen sentimendu horiek. Betiere kontuan hartuta antzerkia beste kontu bat dela, eta hori ere erronkaren alde garrantzitsua da.

Horregatik, eszenaratzearen helburua izan da agertokiko kodeen eta zinema-kodeen arteko harremanaren inguruan bilatzen jarraitzea, maila estetikoan zein narratiboan. Aurretik landutako ikus-entzunezko lana aurkeztu nahi izan da, soinu- eta irudi-anplifikazioak eskaintzen dituen aukeretan sakonduta, ondoren eszena-proposamenean sartzeko, betiere interpretazioen alde eginez. Hala, «aurpegi» horiek gordetzen dutena hurbiltzea da asmoa.

FACES Teatro Arriaga Antzokia
FACES Teatro Arriaga Antzokia
FACES Teatro Arriaga Antzokia
FACES Teatro Arriaga Antzokia
FACES Teatro Arriaga Antzokia

Segur aski asko interesatuko zaizu...
KHEA ZIATER
Khea Ziater zinemako eta antzerkiko lengoaien arteko zubiak bilatzeagatik nabarmendu da, betiere Alex Gerediaga 'Kabulian'-en... (gehiago irakurri)

Khea Ziater konpainiak zinema eta antzerkiaren lengoaiak uztartzen jarraitu du. 'La s... (gehiago irakurri)
BARAKALDO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago