Chicuelo & Mezquida Trío - Jazzaldia                  XABI SOLANO MAIZA                  RÁMPER, VIDA Y MUERTE DE UN PAYASO                  EÑAUT ELORRIETA                  Chucho Valdes                  Ainara Ortega Barrenetxea                  Rizha                  ZALDI URDINA - Artedrama

ARTE ESZENIKOAK
Testua: La Fundición

CAMBALEO TEATRO / MADRIL
DANTZALDIA
CAMBALEO TEATRO / Madril
Antonio Sarrio, Carmen Werner eta Carlos Sarrioren agertoki topaketa. Bizitza eta heriotzari buruzko kontuez hitz egiten dute, topaketa hitza zalantzan jartzen dute, eskarmentua arakatzen da eta ez dakigu egiaren bat argitzen den, baina badakigu egiaren bat argitzen denean inor ez dela zoriontsu.

1

Esaldiak/zuretzat ez dago ezer/zuretzat ez/esaldiak/itxaron zerrenda/zuk bazenekien/zure iragana/esaldiak/kontu hauekiko sentsibilitatea/erantsi paper hauek/esaldiak/min ematen dutenak/ zuretzat ez dugu ezer/ eta ezti koloreko begiak beteta/ malkoz / malko bat irristan/ masail dirdiratsu batean behera/ oliba baten moduan /korapilo izugarria bularrean/ etsipen aurpegia ez da inoiz /imajinatzen duzun modukoa

 

2

Hitz egina zuten zenbaitetan agertokian egia bat bilatzeaz, baina biek zekiten, edo berak uste zuen biek zekitela, ez zela egia edo ez zela zehazki egia; inork ez du egia bilatzen, egiak ez du inor zoriontsu egiten

 

3

- Teoria bat ez da hipotesi bat, ez da gauza bera.

Eboluzioaren teoria ez da hipotesi bat, izan edo izan ez daitekeena.

- Beraz, egiaztatuta dago

- Gaur egun eboluzioaren teoria egiaztatuta egon daitekeen bezainbeste

 

4

Kontua da berak pentsatzen zuela “gaizkiaren erroak” nagusiki gaizkia kontu kolektiboa delakoari erantzuten ziola eta bi egilek eratzen zutela: gaizkia egiten dutenak eta begira egoten direnak. Hobeto esanda, azken horiek "beste alde batera begiratzen dutenak” ziren. Eta ondorioztatzen zuen ez direla hainbeste gaizkia egikaritzen dutenak, baina beste alde batera begiratzen dutenak legioa direla, eta, ezinbestez, ondorio batera iristen zen: gaizkiaren benetako erroa azken horietan zetzan, inguruan gertatzen dena gertatzen dela, euren existentzia egokitzeko gai direnengan.

 

 

 

EGILEA ETA ZUZENDARIA: Carlos Sarrio

INTERPRETEAK ETA SORTZAILEAK: Carlos Sarrio; Carmen Werner; Antonio Sarrio

TEKNIKARIA: Julio C. Garcia

ESPAZIOA ETA JANTZIAK: Cambaleo Teatro

ARGAZKIAK, BIDEOA ETA PUBLIZITATEAREN DISEINUA: David Ruiz

Carlos Sarrio / Antonio Sarrioren produkzioa, Cambaleo Teatro-rentzako.

INAEM, Comunidad de Madrid


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANIEL ABREU
Daniel Abreu (Tenerife, 1976) koreografoaren konpainiak 30etik gora ikuskizun ekoitzi ditu eta ikusleak harritzeko bideak bil... (gehiago irakurri)
ÖLELÉS
Sandor Márairen eleberri batean oinarritutakoa 'Ölelés' dantza-ikuskizunak sari ugari jaso du 2004an estreinatu zutenetik. D... (gehiago irakurri)
CAÍDA LIBRE / FREE FALL
Gure biziraupena auzi bertikala da: erori osteko altxatzea egunero birsortzen den ziklo infinitua da. Denok gara asimetria di... (gehiago irakurri)
«Juan Carlos Léridak proposatzen duen pieza bere ibilbidetik abiaturiko atzera begirako ikuspegi batetik konposatu da, denbor... (gehiago irakurri)
Juan Carlos Lérida zuzendari eta interpreteak Vienan estreinatutako "Al Toque" obra aurkeztuko digu, flamenkoaren adierazpen-... (gehiago irakurri)
Aurpegiek beti ezkutatzen dute atzean dagoenaren zati bat. Dekadentzia erdi faltsua baino ez den irribarre baten atzean dag... (gehiago irakurri)
La Veronal konpainiak abiapuntuko iruditzat hartu du Baikal lakua (planetako sakonena), irudimenezko Errusiara garamatzan bid... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
Pause&Play-k Trivial joko klasikoaren online bertsio modernoa dakar. Galdera-erantzun jokoak lagunartean gozatzeko, aisialdian espezializatutako areto honetan. Aisialdiaz gozatzeko modu... (gehiago irakurri)
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago