ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

DANTZALDIA
DANTZALDIA
Dantzaz beteko da Bilbo Dantzaldiaren eskutik
2020-09-24

Prentsaurrekoarekin hasiko da jaialdia, irailaren 24an Rekalde aretoan, eta Inaugurazioa La Fundición-en izango da Iratxe Ansak sortutako duoarekin. Estatu mailako zein nazioarteko ibilbide luzeko gipuzkoar dantzari honek konpainia handi batzuetan jardun du Igor Bacovich bere lankideak bezala, eta berarekin sortu du Metamorphosis Dance konpainia.

Irailaren 26 eta 27an La Fundición-en hartuko dugu Dinis Machado portugaldarra queer delakotik harago doan performance batekin, eta nortasun sexualetako zein generoko iruditeriarekin jolastuko da: Consubstantiation.

BBK aretoak urriaren 18an hartuko gaitu. Han ikusiko dugu Leonor Leal-en Nocturno. Musikari bik eta bailaora batek fantasiazko ibilbide bat ehunduko dute insomnioan, memorian eta gurarietan. Epaimahairen Aipamen Berezia jaso zuen 2019an Espainiako Hegoaldeko Antzerki Ferian, eta Eszenatokietan izandako Dantza Ikuskizunik Onena izan zen Sevilla 19an.

Azaroaren 21ean Guggenheim museora hurbilduko gara Ana Morales bailaora eta koreografoaren Suite – Sin permiso ikustera. Ibilbide luzekoa da Morales eta dantza alorrean Giraldillo 19 saria jasotzeaz gain, Lorca 19 saria ere eskuratu zuen, koreografia, emakumezko interprete eta flamenko ikuskizun alorretan Sin permiso piezagatik.

Abenduaren 3an UPV/EHUko Bizkaia Aretoan Toni Jodar-en Hitzaldi dantzatuak I eta II edukiko ditugu BDdansa-rekin: dantzaren historiaren birpasaketa bizi-bizi eta oso eszeniko horietan aukera edukiko dugu joera batzuen eta euren protagonisten gaineko gure ezagupenak eguneratzeko.

Abenduaren 10ean Azkuna Zentroak jaialdiari emango dio aterpe Compagnie Wang-Ramírez-en lanaz gozatzeko, mundu osoko publikoek ikusi duten eta ikusle guztientzat den W.A.M. – We are monchichi piezarekin.

La Fundición-era itzuliko gara abenduaren 12an eta 13an, Elena Córdoba-rekin berriz elkartzeko. Dantzaria parte izan zen kolektiboaren eraginez leku bat ireki zitzaion dantza garaikideari 90eko hamarkadako Madrilen, eta seguruenik horregatik deitzen da bere pieza El nacimiento de la bailarina vieja, hau da, dantzari zaharraren jaiotzea.

Eta abenduaren 18an Ensanche Eraikinera joango gara, zapore handiko eta intentsitate handiko dantza-dosi txikiekin gozatzeko. Lau pieza labur ikusiko ditugu, eta honako hauek dira haien sortzaileak: Colectivo Glovo, Lasala, Zum Zum Teatre eta Julia & Alexa.

Zinema ere edukiko dugu, U.P.V. – E.H.U.-ren eta Arkitektoen Elkargoaren kolaborazioarekin ostera ere, eta urriaren 28an Zinema (eta dantza) hiriak zikloarekin itxarongo gaitu.

Aresti Landa Dantza Eskolan izango diren Master-Class-ek eta leku bakoitzean sortzaileekin izango diren Topaketek zarratuko dute jardueren zikloa.

Betiko legez, zuen zain egongo gara berriro, DANTZALDIA jaialdiaren XXI. edizio honetan parte hartuko duten gune kolaboratzaile guztietan eta haiekin guztiekin.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANIEL ABREU
'La Desnudez' hiru Max Sariz jabetu zen 2018an (antzezle onena, koreografia onena eta ikuskizun onena), bikote baten bizitza ... (gehiago irakurri)
EDUARDO GUERRERO
Eduardo Guerrero (Cádiz, 1983) Eva Yerbabuenaren konpainiako kidea izan da 1983az geroztik. 'Guerrero' ikuskizunean, deiturar... (gehiago irakurri)
Egungo flamenkoa berritzeko ahaleginean, Olga Pericet (Kordoba, 1975) dantzari eta koreografoak sari ugari bildu ditu; adibid... (gehiago irakurri)
Manuel Liñan (Granada) dantzari eta koreografoa flamenko modernoaren izarretako bat da. Lan berria aurkeztuko du, 'Sinergia',... (gehiago irakurri)
Floating flowers asiar hego-mendebaldeko tradizioan inspiratzen da. Hildakoei agur esateko momentuan, uretako linternak –Loi ... (gehiago irakurri)
Aurpegiek beti ezkutatzen dute atzean dagoenaren zati bat. Dekadentzia erdi faltsua baino ez den irribarre baten atzean dag... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago