Truca Circus eta La Grainerie konpainiek Buen Viento aurkeztuko dute.
Bon vent esaten diote Frantzian beste norabait joatear dagoen norbaiti zorte ona opatzeko. Alabaina, norbait begietatik galdu nahi dutenean ere hori esaten diote. ?Haizea hartzera bidali? ere esaten dugunez, ez zaigu horren arrotz egiten. Haizea bera ere ez zaigu arrotza egiten, lurrunkorra den hori, airean gertatzen dena, zirkuaren eta grabitatearen arteko borroka betierekoa. Zirku hegakor bat, oihal zati baten antzekoa haize-bolada batean. Buen Viento hiru mugimendutan egindako bidaia bat da: abiatzea, galtzea eta eraldatuta itzultzea. Migrazioari, oroimenari eta aldaketari buruzko kontakizunetan oinarrituta, zortzi artista galdera berari erantzuten saiatzen dira: zer uzten dugu atzean aurrera egiten dugunean?
Trapezioaren, sokaren, malabarraren, orekaren eta clownaren bidez, kontakizun kolektibo bat eraikitzen dute, non gorputz bakoitza istorio bat den, barne-paisaia bat. Haizeak, beti presente dagoenak, indar ikusezin baten gisara jokatzen du: batzuetan alde, besteetan kontra. Arnasazko eta poesiazko estetika erritual batekin, Buen Viento/Bon Vent obrak agurren edertasuna eta abiatze bakoitzaren ondoren birsortzeko aukera arakatzen ditu. Buen Viento Truca Circusek (Sevilla) y La Grainerie-k (Toulouse) elkarrekin sortutako laugarren lana da, 2022an Circo de Sur a Sur proiektua abiarazi zenez geroztik.
Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin lankidetzan ekoiztutako ikuskizuna.
Zuzendaritza artistikoa: Ana Donoso Mora, Hadas Lulu Koren. Interpreteak: Susana Villegas, Alberto Soro Lavella, Néstor Aguilera, Ana Esteban Tricas, Barbara Ford, Fernando Rosell Romo, Ilaira Orsetti, Manuela Montoya Ramírez. Jatorrizko musika: Mattia Matmar. Looparen sorkuntza: Bárbara Ford. Koordinazio orokorra: Gonzalo Andino, Rocío Álvarez-Ossorio (Espainia), Jean-Marc Broqua, Hélène Métailié (Frantzia). Ekoizpena, logistika eta administrazioa: Rocío Álvarez-Ossorio, Ibai Sánchez (Espainia), Pilar Carmona (Frantzia). Argiztapen diseinua: Esperanza Núñez, Clément Devys (Zout). Koordinazio teknikoa biran: Esperanza Núñez. Egilea: Ana Donoso Mora. Bideoa eta argazkiak: Agustín Hurtado, María Artiaga (La Buena Estrella). Banaketa: Inma Juárez (La Tregua). La Grainerie & Truca Circusen proiektua da Circo de Sur a Sur. Circ Ino ?Un cirque international en transition? Pôle International de Production et de Diffusion-en egitasmoa. Babesleak: Programa Erasmus+ (Europar Batasuan Unión Europea), Institut Français et Ville de Toulouse / DRAC Occitanie / Région Occitanie / Toulouse Métropole / Département de la Haute-Garonne / Ville de Balma, Instituto Nacional de las Artes Escénicas y la Música / Teatro Cánovas - Agencia Andaluza de Instituciones Culturales / Teatro Alameda - Ayuntamiento de Sevilla / Teatro Circo Murcia.

