PENTSAMENDUA ETA GOGOETA

BATUZ TREBATU
Batuz trebatu

Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarrekin Liburutegien Eguna ospatuko dute. Aurten, Batuz trebatu lelopean, elkarlanaren eta saretzearen garrantzia azpimarratuko da. Horrenbestez, antolatutako jarduera eta saioen bidez, sareak eraikiz eta harremanetan sakonduz lor daitezkeen onurei buruz arituko dira, liburutegien arteko loturak ere sendotu daitezkeela sinetsita. Liburutegien eta liburuzainen arteko harremanak piztu edo sendotzeko estrategiak landu nahi dira.

Ekitaldi nagusia urriaren 27an izango da, Tabakalerako 1. aretoan. Saio profesionala izango denez, bertan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Lehenik eta behin, sektorean sare profesionalek izan beharko luketen balioa azpimarratuko du Ferran Burguillosek (Bartzelonako Liburutegi Sareko gerentea) bere hitzaldian. Ondoren, João de Sousa liburuzain adituaren gidaritzapean, sare horiek aktibatzeko tresnak sortzeko lantegiak egingo dira, hausnarketatik praktikara igaroz.

? 09:15 - 09:30 | Harrera? 09:30 - 09:45 | Ongi-etorria eta dinamikaren aurkezpena? 09:45 - 10:30 | Ferran Burguillosen hitzaldia? 10:30 - 11:15 | Kafe-atsedena? 11:15 - 13:00 | Lan-dinamika (João de Sousak lagunduta)? 13:00 - 13:30 | Proiektuen aurkezpena? 13:30 - 14:15 | Agurra eta topa

Jarduera osagarriak:

Urriak 20, 19:00. Incensurable. Luna Miguelekin solasean. Liburutegi Nagusia, San Jeronimo kaleko aretoa.

Urriak 24, 12:00. Sergio Muñoz, Musika liburuen artean.  Liburutegi Nagusia, Alderdieder.

Urriak 24, 12:00. Michael Tag, Klarinetea. Okendo K.E.

Urriak 25, 19:00. La estrategia del caracol. Zine proiekzioa. Tabakalera.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zientziaren Bide Berriak programaren barruan, Aritz Leonardo Liceranzuren DIPCko ikertzailearen hitzaldia: Atomoetatik botiketara: adimen artifiz... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofizialaren eskutik, Euskadiko II. Kriminologia Kongresua. Landu beharreko gaiak: ikerketa eta analisia, prebe... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Indarkeria matxistak nerabezaroan X. Jardunaldietan arreta alderdi komunitarioan jarriko da. Honela aurkezten dute antolatzaileek: "Jardunaldion... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Alberto de Castro eta Juan Areizaga Aranzadiko kideen eskutik, Auditz-Akular naturguneko biodibertsitatearen azterketaren aurkezpena: ornogabeak ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Eskuin muturraren gorakadari buruzko hiru hitzaldiz osatutako zikloa antolatu da. Zikloaren helburua han hemenka eskuin muturraren gorakadarekin... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Loiolako Mikologia Jardunaldien 27. edizioaren baitan, Maider Lagoren hitzalida: Fermentaciones fúngicas aplicadas a la alimentación. Maider Lag... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Donostia International Physics Center -ek antolatutako Passion for Knowledge Nazioarteko Zientzia Jaialdiaren saio publikoak: 18:00-18:45 Ahot... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Urria
Asteartea
Tabakalera
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago